Hantura

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Behatz-azkazal infektatuak sortutako hantura akutua, ezaugarri diren gorritasun eta puztea ageri.

Hantura edo inflamazioa estimulu kaltegarrien aurrean gertatutako ehun konektibo kaskularraren erreakzioa da, eragingarri horien artean mikrobioak, traumatismoak eta narritagarriak egonda, besteak beste. Hantura akutua edo behin-behinekoa izan daiteke edota kronikoa.

Histologikoki ikusten dena ehunen handitzea eta gorritzea da, askotan sukarrarekin batera. Kontuan hartu behar da, hala ere, infekzioa eta hantura sinonimoak ez direla, eta batera ager daitezke ala ez.

Hanturaren eboluzioa onuragarria izango da bere eragilearen deuseztapena eman eta lesioaren zuzenketa gertatzen bada. Azken hau gertatzeko, lesionatutako zelula organikoen ordezkapena beharrezkoa da eta hau zelula horien zatiketa ahalmenaren menpe egongo da.

Ezaugarri morfologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hantura elkarren segidako hiru fasetan garatzen da:

  • Erantzun baskularra. Basouzkurdura iragankor batekin hasten da hiperemia sortaraziz. Odol hodien iragazkortasuna handitu egingo da eta proteinak bertatik kanpora irtengo dira, odolaren likatasuna gehituz eta odol zirkulazioa motelduz. Odol zelulen antolamendu espaziala aldatuko da, leukozitoak hormari itsatsiz eta eritrozitoak erdian kokatuz.
  • Hasierako erantzun leukozitarioa. Leukozitoak, batez ere neutrofilo eta monozitoak odol hodien endoteliora itsasten dira. Ondoren, migrazio prozesu baten bidez, horma endoteliala zeharkatu eta lesioa gertatu den lekura iristen dira substantzia kimiotaktikoen eraginez. Azkenik, leukozitoak agente patogenoarekin elkartu eta barneratu egiten dute, bai era espezifikoan (opsonizazioa) eta baita era ez-espezifikoan ere (fagozitosia). Barneratu duten patogenoa deuseztu egiten dute.
  • Erantzun leukozitario berantiarra. Neutrofiloak lesioa dagoen lekuan hil egiten dira beren osagaiak zelulatik kanpora askatuz. Osagai hauetako gehienak ehunak lesionatzeko ahalena dute hantura areagotuz. Aldi berean makrofagoek antigorputzen ekoizpena bultzatuko dute agente kausalaren erabateko desegitea eragin asmoz.

Adierazpen klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanturak erreakzio lokala eta orokorra eragiten ditu.

Adierazpen lokalen artean ondokoak daude:

  • Beroa
  • Gorritasuna
  • Oinazea

Errekzio orokorraren ezaugarriak:

  • Sukarra
  • Logura
  • Neutrofilia
  • Astenia
  • Anorexia
  • Ondoez orokorra

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hanturaren aurka bide fisikoak erabili izan dira antzinatik, oinarrian hotza edo are gehiago izotza.

Bide kimikoen artean, antiinflamatorio ez esteroideoak oso farmako zabalduak dira, indar handiagoa duten kortikosteroideekin batera.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hantura Aldatu lotura Wikidatan