Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko Unibertsitate Literariaren egoitza

Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea Bilbon Deustuko Unibertsitateak dituen sei fakultatearen bat da, giza zientzietan espezializatua dena.

Deustuko eta Donostiako campusetan du egoitza eta Deustuko Unibertsitateko Hizkuntza Zentroa bere barnean du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1962-63ko ikasturtean, Deustuko Unibertsitateak Letren Fakultatea sortu zuen, Literaria izenez ezagutzen zutena. 1964an Turismoko eta Zuzendaritzako Idazkari ikasketak, 1974an Soziologia eta Politikakoak eta 1992an Gizarte Lanekoak eman zituzten.

2009-10 ikasturtean, ikastegi guzti horiek bildu eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea eratu zuten.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Graduak
    • Komunikazioko Gradua (Donostian)
    • Euskal Filologiako Gradua (Bilbon)
    • Giza Zientzietako Gradua (Bilbon)
    • Hizkuntza Modernoetako Gradua (Bilbon)
    • Hizkuntza Modernoetako eta Kudeaketako Gradua (Bilbon)
    • Gizarte Laneko Gradua (Bilbon eta Donostian)
    • Turismoko Gradua (Bilbon eta Donostian)
  • Graduondokoak
    • Komunikazio, Aisia eta Etikaren Arloko masterra
    • Nazioarteko eta kulturarteko Ikasketen Arloko masterra
    • Gizartean esku hartzeko Arloko masterra
    • Gizarte Zientziei buruzko doktoregoa
    • Aisia eta Giza Garapenari buruzko doktoregoa
    • Nazioarteko eta Kultura arteko Ikasketetako doktoregoa
    • Zuzendaritzako Idazkaritzako Unibertsitate Graduatua
    • Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluduna

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]