Dhundiraj Govind Phalke
Wikipedia(e)tik
Dhundiraj Govind Phalke (izengoitia: Dadasaheb, Gizon Handia) indiar zinemagilea izan zen (New Delhi, 1870 - Nasik, 1944). Indiako zinemaren argitaratzailea dela esan ohi da. Argazkilari, grabatzaile eta editorea zen; sorreratik bertatik liluratu zuen zinemak. Frantzian eta Ingalaterran ikasi, eta Indiara eraman zuen zinema egiteko behar zuen tresneria guztia. Hala egin ahal izan zuen Raja Harishchandra (1913, Harishtxandra Erregea), Indiako lehen filma. Historia gaizko film ugari ekoiztu eta zuzendu zituen zinema mutuaren aroan. Zinema ahostuna asmatzearekin utzi zuen zinema, eta haren lanak ahaztu eta galdu ziren, baina denek aitortzen diote Indiako zinemagintzaren aitzindari izatea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.