Diabolo Kiwi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diabolo Kiwi
Datuak
JatorriaDonibane Garazi
 Nafarroa Beherea
Musika motafunk
Urteak2016
Taldekideak
Leire Iribarne
Amaiur Epher
Julen Etxeberri
Allande Etxeberri
Badok: diabolo-kiwi Musikasten: diabolo-kiwi

Diabolo Kiwi 2016 urtean Donibane Garazin sortutako funk musika taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donibane Garaziko eskolan elkar ezagutu eta 2016an taldea sortu zuten Julen eta Allandek, Garaziko gaztetxean antolaturiko jaialdi batean parte hartzeko. Bi urtetan nahiko geldirik egon ondoren 2018ko maiatzean berriz elkartu ziren eta Leire eta Amaiur sartu ziren taldean[1]. Aurreneko diskoa 2019an argitaratu zuten, Kokinkeriak fini izenekoa. Funk estiloko bost kanta hartzen zituen barnean[2].

2020an Herri Urrats ikastolen jaiaren abestia atera zuten, "Gaki ge" izena zuena. Ekitaldi berezia izan zen gainera, izan ere etxean konfinatuta ospatu baitzen jaia[3]. 2021. urtean lehenengo diska luzea argitaratu zuten, Uhin galduak.

2022ko urtarrilean Leire Iribarne abeslaria auto istripuz hil zen[4].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kokinkeriak fini (2019, autoekoizpena)[5]
  • Uhin galduak (2021, autoekoizpena)[6]

Besterik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Gaki ge" abestia, Herri Urrats 2020

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. IXO! #1 - Diabolo Kiwi. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  2. «Kokinkeriak Fini - Diabolo Kiwi Album Information» songdata.io (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  3. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Herri Urrats 2022: Senperen ospatuko da maiatzaren 8an, 39. edizioa izanik» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  4. Imaz, Jon Ordoñez Garmendia-Andoni. «Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko musikagilea hil da, trafiko istripu batean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  5. «Kokinkeriak fini» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
  6. «Uhin galduak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]