Nafarroa Beherea
Wikipedia(e)tik
|
Nafarroa Beherea |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Hiriburua | Donibane Garazi | ||
| Herritarra | iparraldeko nafar, baxenabartar | ||
| Antolaketa
Estatua
Eskualdea Departamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak |
||
| Eremua | 1.325 km² | ||
| Biztanleria | 28.000 | ||
| Dentsitatea | 22 bizt/km² | ||
Nafarroa Beherea edo Baxenabarre[1] Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.
Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Izena
Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:
"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular"rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik.
Euskaltzaindiak bi izenak onetsi ditu.
[aldatu] Ingurune naturala
[aldatu] Mendiak
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko mendiak
Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu (1.419 m) hirugarrena izanik.
Mendi hauek Mendebaldeko Piriniotan kokatuta daude eta Nafarroa Garaiaren mugan daude gehienak.
[aldatu] Ibaiak
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko ibaiak
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: nafarroako Erresuma
Baionako apezpikuarekin lotuta zegoen gehienez (Amikuze ordea Akitzerekin). Nafarroa Beherea 1530. urtea arte Nafarroa Garaiarekin bat egina zegoen, Nafarroa bakarra osatuz.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko eskualdeen zerrenda eta Nafarroa Behereko udalerrien zerrenda
Lurraldea 6 eskualdetan banatzen da:
Administratiboki 7 kantonamendutan banatuta dago, horietako hirutan Lapurdiko udalerriak ere barne dituztela eta beste batean (Donapaleukoan) Zuberoako mugan egonda.
Udalerri nagusiak hauexek dira:
- Donapaleu (1.701 biztanle 1999an).
- Baigorri (1.525 biztanle).
- Donibane Garazi (1.417 biztanle).
- Bidaxune (1.066 biztanle).
- Donazaharre (880 biztanle).
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Euskararen erabilera (behe-nafarrera) oso zabaldua dago, lurraldeko 28.000 biztanletatik 17.000 euskaraz mintzatzeko gai dira, %61a. Iparraldeko bigarren lurraldea euskararen erabilerarekiko, Zuberoaren atzetik, %64a.
Identitateari dagokionez, Baxenabarreko %63 euskaldun jotzen du bere burua, %9ak neurri batean eta %24a ez du euskalduntzat jotzen bere burua.
[aldatu] Literatura
[aldatu] Musika
[aldatu] Bertsolaritza
[aldatu] Antzerkia
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Festak
- Apirilaren azken igandean: Nafarroaren Eguna, Baigorrin antolatutakoa Nafarroa Garaia eta Beherearen arteko batasun kulturala aldarrikatzeko.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskal Onomastika Datutegia Nafarroa Beherea
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Herriko lurraldeak | ||
|---|---|---|
|
|
||
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Erdialdea • Xanpaina-Ardena • Franche-Comte • Frantziako Uhartea • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Erdialdeko Pirinioak • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Proventza-Alpeak-Cote d'Azur • Rodano-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Réunion |
||
| Frantziako eskualde historikoak |
||
|---|---|---|
|
Alsazia • Angoumois • Anjou • Artois • Aunis • Auvernia • Beaujolais • Berry • Biarno • Borboierria • Borgoina • Bretainia • Dofinerria • Flandriako konderria • Foix • Forez • Franche-Comté • Gaskoinia • Guiena • Frantziako Uhartea • Hainauteko konderria • Korsika • Languedoc • Landau • Limousin • Lorrena • Lyonnais • Maine • Marche • Nafarroa Beherea • Nivernais • Normandia • Orléanais • Perche • Pikardia • Poitou • Proventza • Roussillon • Saintonge • Touraine • Trois-Évêchés • Xanpaina |
||

