Dihidrogeno monoxido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urak hidrogeno asko duela adierazten duen kartela, kalean

Dihidrogeno monoxidoa edo DHMO urari izen kimiko ez ohiko bat ematen sortu ohi den txantxa da, uraren propietate batzuen irakurketa kezka sortzeko moduan emanez. Adibidez, dihidrogeno monoxidoak korrosioa sortzen duela edo itotzea ekar dezakeela esatea txantxa horietako bat izango litzateke. Txantxa honen bertsio batzuetan dihidrogeno monoxidoa debekatzea eskatzen da, erregulatzea edo arriskutsua dela adieraztea. Zientziaren inguruko informazio ezak sor ditzakeen efektuak adierazteko erabili ohi da[1].

1983ko Apirileko arrainean Durand Express astekariak "dihidrogeno oxidoa" hiriaren hoditerian aurkitu zela argitaratu zuten, eta arnastuz gero heriotza ekar zezakeela adierazi. Era berean, bere baporeak erretzen zuela argiratu zuten. 1990an lehen aldiz agertu zen amen-omen hau Interneten, bere debekua eskatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carder, Linda; Willingham, Patricia; Bibb, David. «Case-based, problem-based learning» Research Strategies 18 (3): 181–190.  doi:10.1016/s0734-3310(02)00087-3. (Noiz kontsultatua: 2017-12-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]