Apirileko arrain
Apirileko arrainak (frantsesez: poisson d'avril; ingelesez: April fools' day edo "apirileko kaikuen eguna") apirilaren 1ean ospatzen den jaialdia da, non txantxak egiten dituzten[1].
Eduki-taula |
[aldatu] Sorrera
Jaialdi honen sorrera ez da guztiz ezaguna, hala ere litekeena da Karlos IX.a Frantziakoaren garaietan sortua izatea.
XVI. mendean, Frantzian urte berri ospatzeko jaialdiak martxoaren 25ean hasi eta apirilaren 1ean bukatzen ziren. 1564an erregeak gregoriotar egutegia ezarri zuenean urtarrilaren 1era mugitu zuen. Kondairak dio kontrakoek martxoaren bukaeran jaiak antolatuz eta opariak eginez jarraitu zutela eta, aldekoek, aurrekoak irrigarri uzteko asmotan, zentzugabeko opariak eta asmaturiko jaiak egiteari ekin ziotela. Honek tradizio bilakatu eta urtero txantxak egiten zituzten.
"Arraina" izena zodiakorekin lotura estua du, egun horretan eguzkiak piscis izar-multzoa uzten baitu.
[aldatu] Hedapena
Frantziatik herrialde askotara zabaldu zen ohitura:
- Alemania eta Austrian: Erster April («apirilaren lehena») da.
- Herbeheretan eta Flandrian: 1 aprilgrap eta aprilvis da hurrenez hurren.
- Portugal eta Brasilen: dia da mentira («gezurraren eguna») da.
- Kroazian: prvi april («apirilaren lehena») da.
- Italian: pesce d'aprile («apirileko arraina») da.
- Japonian.
- Erresuma Batua, AEB eta Australian: April fools' day («apirileko kaikuen eguna») da.
- Errumanian: 1ro April "Ziua Pacalelii" da.
- Polonian: prima aprilis da.
- Suedian: april april din dumma sill, jag kan lura dig vart jag vill diote.
- Menorkan: Dia d'enganar («iruzur egiteko eguna») da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ sustatu.com (2006-04-03), Apirileko arrainak sarean, http://sustatu.com/1144052020