Dino Valls

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dino Valls
Bizitza
JaiotzaZaragoza, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Dino Valls (Zaragoza, Espainia, 1959) margolari figuratibo aragoarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzarotik datorkio marrazteko zaletasuna. 1975an, era autodidakta batez, olioz margotzen hasten da. Zaragozako Unibertsitatean Medikuntza ikasketak bukatu zituen, 1982an. Geroztik profesionalki margolaritza munduan aritu da. Abangoardismoko arte figuratiboa landu du. Bere lanetan, ikuspuntu humanistiko batetik, giza-gorputzak presentzia handia du. Maisu klasikoen teknikak aztertu eta landu ditu, besteak beste, Quattrocento eta XVII. mendeko Herbehereetako urrezko aroaren margolaritzakoak; ikerketa hauek, arrautz-tenpera pintura eta olio-pinturarekin konbinatu ditu.

Vallsek Europako eta Ameriketako Estatu Batuetan erakusketak egin ditu.[1]


Ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptualean, bere margolaritza giza-psikean zentratu da, horretarako teknika figuratiboak erabiliz. Bere lanak errealismotik urrundu egin da, sinbolismoan murgilduz.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]