Diogenes sindrome

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Diogenes Sinopekoa.

Diogenes sindromea portaera-arazo bat da, normalean bakarrik bizi diren pertsona helduei eragiten diena. Oro har, zahartzaroarekin lotzen da eta gizarte maila guztietako pertsonei eragiten die.[1].

Ezaugarri nagusiena munduarekiko nahitazko isolamenduak dira, euren etxeetan, maiz diru kantitate handia dutelako edo etxean balio handiko gauzak dituztelako. 1960.urtean, lehenengo ikerketa egin zen.

Lehen deskribapenak eta sitematizazioak Macmillan & Shaw (1966)[2] eta Clark et at. (1975)[3] lanei behar zaizkie. Haietan eta De La Gandara et. al. (1992,1994) geroko lanetan oinarrituz, sindromearen ezaugarri klinikoak ezarri dituzte, zeintzut aukera ematen dute hein deprimigarriak, dementziak edo beste ehin psikopatologikoak desberdintzeko.[4][5]

1975.urtean Diogenes sindrome,[6] izena eman zioten, seguraski definizio txar batekin [7][8],Diogenes Sinopekoa, Aristotelesen garaiko filosofo greko ospetsuari erreferentzia eginez. Honek, gabeziaren ereduak eta behar materialen independentzia hautatu eta aldarrikatu zituelako (Zinismo klasiko moduan ezagutzen dena).

Eduki-taula

[aldatu] Sintomak

Gizon bat kontenedore bateko zaborretan miatzen.

Arazo hau jasaten duten pertsonak, beraien etxean bakarrik egoten dira eta garbitasun pertsonala eta etxekoa ez dituzte egiten.Pobrezian geratzeko beldurra dute, baina gehienetan ez dute diruaren falta edukitzen. Ondorioz,borondatezko sekulako pobrezian biziz,ahal duten eta diru gehiago aurrezten saiatzen dira eta beraien etxeetan edo banketxean diru kantitate handia edukitzera heldu daitezke, baino beraiek gaixo daudenez pentsatzeko gaitasunik ez dute.

Hala ere, orokorrean isolamendua kausa izaten da, eta ez ondorioa. Beraien etxeetan hondakin asko pilatzen dituzte eta ezertarako balio ez duten objektuak baita, hala nola janari-hondarrak, arropak, ontziak....etab. Baita, zenbait kasuetan gaixoak ikastaro legalik gabe billete zaharrak, butanozko bonbonak edo pinturazko latak ere gordetzen dituzte. Batzuetan, horiek kalean batu eta etxera eramaten dituzte. Zabor hondakin hauek etorkizunean erabili ahal dituztelako gordetzen dituzte eta kalera ateratzekotan momentu bat zakarrontzietara hurbildu eta hondakinez betetako poltsa askorekin bueltatzen dira euren etxeetara. Horrela, hauek osasunerako kaltegarriak diren egoeretara bizitzera bideratzen dituzte.

Portaera honek,ondorioak izaten ditu ingurukoengan, izan ere, zabor organikoaren deskonposizioaren ondorioz, usain txarra eta intsektuakeuliak, labezomorroak- egoten dira, eta, beraz, arazoak elkarbizitzan. Norbera ez denez bere gaixotasunaz jabetzen, sarritan, auzokoak kiratsaren eraginez edo zikinkeriak sortutako ondorioen eraginez konturatzen dira.

Gaixotasun honek eragiten duen beste arazo larriak dira,zaborren metaketaren ondorioz suteak sortarazteko erraztasuna, etxearen egituraren hausketa hondakin pilatuen pisuagatik, edo animaliaren infekzio edota izurriteak.

Espainia 65 urte gorakoeko pertsonen %3-ari eragiteko arriskua dute eta urtean 3200 kasu azaltzen direla zenbatesten da. [9].

[aldatu] Aldaerak

Populazioaren gehiengoak, bakarrik Diogenes sindromea bezala ezagutzen den gaixotasun eredua antzematen dute. Baina gaixotasun hau, beste eritasun larriago batzuk eratorri daiteke. Izan ere, animaliarekiko gehiegizko ardura erakusten denean Noe sindrome izenez ezagutzen den sindromea. Animaliak egoera oso txarrean mantentzen dituzte obsezio gaitz hau sufritzen duten pertsonek.

Gaixotasunaren lehenengo etapan, oso ahul eta argalak daude; psikologikoki ere egoera txarrean daude, laztan eta maitasunaren faltagatik. Gaixo hauek, kaleetatik aurkitzen dituzten animalia guztiak haien etxeetara eramaten dituzte, gehien bat katuak. Animalia gero eta gehiago pilatzen doaz, eta etxeko higienea gero eta txarragoak dira: animaliek infekziodun gaixotasunak eta zauriak pairatu ohi dituzte. Animaliak janaria edo uraren faltagatik edo gaixotasun eta zauriak ez sendatzeagatik hiltzen direnean, gorpuak etxeko lurrean geratu ohi dira.[10].

Sindrome mota honetan 3 kaltetu daude, animaliak, [gaixo]]a bera eta egunero pertsona hauekin bizi behar diren auzokideak. Gainera, animaliaren herdoilen eta gorotzen ondorioz, etxebizitzan amoniako kantitate handiak eratzen dira; hauek auzokideen eta jabearen osasuna arriskuan jarri dezaketenak.

Eritasun honen beste aldaera bat, Collyer Sindromea da. [11].

[aldatu] Gaixoak

Jarrera hauek, gehienbat bakarrik bizi diren adin nagusiko pertsonetan ematen da, baina baita gazteetan ere. Orokorrean, bakarrik sentitzen diren pertsonak dira, edo ezkonlaguna edo senide hurbil baten heriotza ez dute gainditu, edo seinale depresiboak azaltzen dituzte. Kasu batzuetan, ekonomia eskasak jarrera hau azkortu dezake, baino ez da oinarrizko faktorea. Izan ere, gizarte-ekonomia handiko eta diplomazia karrera bikaineko jendeetan, sindrome honen kasuak eman baitira. Azken finean, bakardadea da faktore honen sorburua.[12]

Gaitz honen berezitasun nagusiena da, adin nagusiko bi pertsona elakarrekin bizi badira, batek bestea erakarri dezakela egoera horretara. Eritasun hau, aldaketa psikiatriko garrantzitsuak ostentzeaz gain, Espainian 1,7 gizakiei 1000 sartze abegitsu bakoitzengatik, edo beste modu batera esanda, gizarteko 65 urte gorakoetan, populazioaren %3 ari eragiten die, joera gorakor batez.[13]

Arazo hau ematen den kasuen faktore garrantzitsuenetarikoa, bakarrik bizi diren zahar bakarti kopuruaren jarraikako gehikuntza da.

[aldatu] Tratamendua

Paradoxa ematen duen arren, esku-hartzeko aukera gutxi uzten du indarreko legeriak; izan ere, legearen arabera, bizilekua bortxaezina da, baita horrelako egoeren aurrean ere. Espazio pribatuak higiene- eta osasun-baldintza egokietan edukitzearen ardura jabeena da, Udalaren ardura espazio publikoetara mugatzen baita.

Titulartasun pribatuko etxebizitzetan osasunaren kalterako egoerak gertatzen direnean, kaltetuek jabearengana jo behar dute egoera konpontzeko eskatuz. Arazoa konpontzen ez bada, Udalera jo dezakete eta honek ikuskapena egin dezake, txosten bidez higienearen eta osasunaren aldeko egoera eta egoeraren norainokoa zein den zehazteko.

Etxebizitzaren egoera ebaluatzeko ikuskapena egingo dugu titularrak etxera sartzen uzten digunean bakarrik. Eta sartzen uzten ez badigu edota osasunaren kalterako baldintzak antzematen baditugu, laguntza eskatzen diogu Gizarte Ekintza Sailari. Gehienetan egoera horretan bizi den pertsonak ez du bere egoera onartzen eta ez du laguntzarik jaso nahi izaten eta, ondorioz, Gizarte Ekintza Sailak ezer gutxi egin dezake, ez bada epailearen esku-hartzea eskatzea, pisua garbitzeko edota pertsona horiek ezgai direla adierazteko. Prozesua astiro joaten da eta epaileak ez du beti baimena ematen esku-hartzeko.

Maiz zikinkeria-salaketengatik hautematen dira kasuak. Gizarteko babesari neurriak ezarri behar zaizkie gaixoak kondizio berdinetara ez bueltatzeko. Arazoa da, gaixoak ez dutela inoren laguntzarik jaso nahi, hau da, beraiek bakarrik egon nahi dute , inor molestatu barik. Eta beraien baimenik gabe, ezin izan daitezke ingresatuak egokitzapen batean.

[aldatu] Erreferentziak

  1. http://www.dmedicina.com/enfermedades/psiquiatrics/sindrome-diogenes
  2. MAcMillan D, Shaw P."Senile breakdown in standards of personal and environmental cleanliness".Brt.Med. J.,2: 1032- 1037. 1966
  3. Clark AN, Mankilar GD, Gray I. "Diogenes Syndrome". Lancet, 15:366-368.1975.
  4. De la Gángara JJ, Alvarez MT. "los ancianos solitarios: el llamado Síndrome de Diógenes".An.Psiquiatría, 8(1): 21-26. 1992.[1]
  5. De La Gándara JJ. "Envejecer en Soledad". Ed. Popular, Madrid. 1995.
  6. Web de Medicina.com
  7. En 2006 ya se señaló la impropiedad de dicha definición desde el punto de vista histórico, puesto que la acumulación de cualquier tipo de cosas es lo contrario de lo preconizado por el citado filósofo, véase Alicia M. Canto, "Uso y abuso de Diógenes", en [2]
  8. M. Marcos y M.C. Gomez-Pellin, "A tale of a misnamed eponym: Diogenes syndrome", Int J Geriatr Psychiatry. 2008;23:990-1
  9. http://filosofia111.blogspot.com/2007/02/sindrome-de-digenes.html
  10. http://www.bombersdepalma.com/agora/noe/noe.htm
  11. http://www.en.wikipedia.org/wiki/Collyer_brothers
  12. Artículo en el 20 minutos
  13. Página de Consumer

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak