Bizi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizia (Biota / Vitae)
Bizia Waitakereko haitz baten.
Sailkapen zientifikoa e
Domeinuak eta Erreinuak

Bizia Lurrean:

Bizia berezko iraupen eta garapen-prozesuak, hala nola haztea, ugalketa, homeostasia, metabolismoa eta nolabaiteko antolakuntza, dituzten izakiak eta prozesu horiek burutzen ez dituzten izakiak, hil direlako edo berez prozesu horiek gauzatzeko ahalmena ez dutelako, bereizten dituen ezaugarria da.

Bizirik eta hilda dagoenaren arteko desberdintasuna ez dago oso argi, hainbat estrukturek, adibidez birusek bi aldeetako hainbat ezaugarri dituzte. Berez bizirik eta hilik dagoena ezin da definitu, ez baitago argi bien arteko desberdintasuna non dagoen.

Biziaren ikerketaz biologia arduratzen da. Biologiak eginiko definizioan hauek dira ikusten diren ezaugarriak:

  1. Izaki bizidunek elikatu egiten dira, bai ingurugiroko gai ez organikoetatik edo beste izaki bizidun batzuetatik.
  2. Izaki bizidunak hazi eta garatzen dira.
  3. Izaki bizidunek ingurugiroarekiko harremana dute.
  4. Izaki bizidunak euren kasa birsortzen dira. Ez dute behar kanpo laguntzarik eta hau garrantzitsua da definiziorako.

Hala ere definizio honetan kristal mineralak sartzen dira, eta ez birusak. Sua ere sartzen da definizioan. Horregatik beste hainbat definizio proposatu dira Bizirako.

Definizio ezberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biziaren zuhaitza

Definizio fisiologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki biziduna jan, metabolizatu, iraitzi, arnasa hartu, mugitu, hazi, birsortu eta kanpo faktoreen aurrean erantzuteko gai dena da.

Definizio honek duen arazoa esklusibitatearena da. Auto batek guztiak egiten ditu baina ez dago bizirik. Hainbat bakterio kimisintetikoek ez dute arnasa hartzen eta bizirik daudela inork ez du ukatzen. Hau dela eta geroz eta gutxiago erabiltzen da.

Definizio metabolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema bizi bat muga definitu bat duen objektua da zeinak kontinuoki inguruarekin substantziak elkartrukatzen dituen alteratu gabe.

Haziak, esporak, bakteria latenteak... ez ditu definitzen eta beraz ez da egokia. Suak ere definizio hau onartzen du.

Definizio biokimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidun guztiek informazio hereditario birsorgarria du bere barnean azido nukleikoetan kodifikatua zeintzuek metabolismo zelularra kontrolatzen duten proteina eta entzimen bitartez.

Nahiko zehatza bada ere ez da baliagarria ezagutzen dugun kimikaz kanpoko bizia ukatzeaz gain egon litekeen bizia zibernetikoa ezinezkotzat jotzen duelako.

Definizio genetikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizia hautespen naturalaz eboluzionatu ahal duen sistema oro da

Hainbat biologok ukatzen dute birusak sartzen dituelako eta etorkizunean sor daitezkeen birus informatiko polimorfo darwiniarrak barne uzten dituelako, hauek bizirik egongo zirela zalantzagarria den arren.

Definizio termodinamikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema biziak lokalizatutako inguruneak dira non ordenaren gehikuntza kontinuo bat gertatzen den kanpo interbentziorik gabe.

Definizio hau hoberena dela sinesten da eta Unibertsoaren konprentsio berriaren arabera sortu da. Termodinamikaren bigarren printzipioa hartzen du, zeinak entropiaren (desordenaren) gehikuntza beti ematen dela postulatzen duen.

Biziaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Biziaren jatorria

Biziaren jatorria gizakia aspalditik kezkatu duen gaia da, ondorio zientifikoak ez ezik, garrantzi handiko beste ondorio batzuk ere (metafisikoak, esaterako) planteatzen dituelako. Gaia ikuspuntu desberdinetatik gara daiteke, baina artikulu honetan ikuspuntu zientifiko huts batekin helduko diogu, Biologiaren teoria klasikoak eta zientziaren azken ekarpenak azalduz.

Biziaren jatorriz jarduterakoan Lur planetaren gainean bizia nola sortu zen aztertzen da, eta baita biziak nola eboluzionatu zuen lehenengo zelulatik ere. Ikerkuntza honek oso ekarpen baliotsuak egin ditu XX. mendearen erdialdetik. Ekarpen horiek Lurrerako ez ezik, baliagarriak dira gure planetatik kanpo ere: esaterako, antzinako Lur planetan biziaren agerpena eragin zuten faktoreak Unibertsoko beste alderditan emango balira, oso litekeena zen bizia -guk ulertzen dugun eran- bertan azaltzea ere.

Zientzialari gehienen ustez Lur planetaren gainean bizia orain dela 3.500-3.000 milioi urte inguru agertu zen. Oso onartua bada ere bizia Lurrean bertan sortu zenaren hipotesia, zientzialari batzuek biziaren jatorria Lurretik kanpo kokatu dute, panspermiaren hipotesia defendatuz.

Biziaren jatorriari buruzko ikerkuntzak zientzia asko biltzen ditu bere baitan: Biologia, Kimika, Astronomia, Geologia eta Meteorologia, besteak beste. Azken urteotan asko aurreratu bada ere, oraindik ez dira argitu biziaren sorreraren atzean dauden faktore guztiak, eta nola eragin zioten elkarri lehenengo zelula sortzeraino.

Bizitzaren sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunak sailkatzen dituen zientziari taxonomia deritzo. Gizakia ere izaki bizidunen parte osatzen duenez, bera ere sailka daiteke. Askotan, izaki bizidunek izen zientifikoa izan hoi dute, zientifikoki sailkatzeko.

Bizidunak sailkatzeko modu ezagunena hau da: izaki bizidunen bost erreinuak.

Moneroak: Zelulabakarrak eta prokariotoak dira, hau da, ez dute nukleorik eta material genetikoa zitoplasman sakabanaturik dago. Autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Zelulabakarrak direnez, ez dute ehunik. Zenbait bakterio erreinu honetakoak dira.

Protistoak: Protistoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira, hau da, nukleoa dute eta nukleo horretan dago pilatuta material genetikoa. Autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Ez dute ehunik. Protozooak (lehen animalien erreinuan sailkatuak) eta algak erreinu honetakoak dira.

Onddoak: Onddoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira. Denak dira heterotrofoak eta ez dute ehunik. Deskonposizioan dauden materialetaz ere elika daitezke. Perretxikoak eta legamiak esaterako, onddoak dira. Ez dute mugitzeko gaitasunik.

Landareak: Zelulanitzak dira eta eukariotoak, eta animalien antzeko konposizio kimikoa dute. Autotrofoak dira, eta berdeak fotosintesia egiten dutelako. Horregatik dira garrantzitsuak atmosferako oxigeno kopurua mantentzeko. Ehunak dituzte eta ez dute mugitzeko gaitasunik. Goroldioak, belarra, landare loredunak eta zuhaitzak dira landareak.

Animaliak: Zelulanitzak, eukariotoak eta heterotrofoak dira. Ehunak dituzte eta mugitzeko gaitasuna. Gizakia, (gure espeziea) erreinu honetakoa da, eta baita gainantzeko ornodun eta ornogabeak ere.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizi Aldatu lotura Wikidatan