Diogenes sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea

Diogenes sindromea portaera-arazo bat da, normalean bakarrik bizi diren pertsona helduei eragiten diena. Gizarte maila guztietako pertsonei eragiten die. Sindrome pairatzen dutenen ezaugarri nagusiena munduarekiko borondatezko isolamendua da, euren etxeetan, maiz diru kantitate handia dutelako edo etxean balio handiko gauzak dituztelako. 1966 urtean egin zen gaixotasunari buruzko lehenengo ikerketa.[1]


Sintomak

Diogenes sindromea pairatzen duen pertsona baten sukaldea.

Arazo hau jasaten duten pertsonak, beraien etxean bakarrik egoten dira eta garbitasun pertsonala eta etxekoa ez dituzte egiten. Pobrezian geratzeko beldurra dute, baina gehienetan ez dute diruaren falta edukitzen. Ondorioz, borondatezko pobrezian biziz, ahal duten eta diru gehiago aurrezten saiatzen dira eta beraien etxeetan edo banketxean diru kantitate handia edukitzera heldu daitezke, baino beraiek gaixo daudenez pentsatzeko gaitasunik ez dute.

Hala ere, orokorrean isolamendua kausa izaten da, eta ez ondorioa. Beraien etxeetan objektu eta hondakin asko pilatzen dituzte, hala nola janari-hondarrak, jantziak eta ontziak, maiz kaleko zaborretatik jasota. Haien esanetan, etorkizunean erabili ahal dituztelako gordetzen dituzte.

Portaera horrek arazoak ekartzen ditu bizilagunekin, kiratsa eta beste arazo higienikoak, eta batzuetan ondorio larriak ere ekar ditzake, hala izurriteak eta suteak. Hain zuzen, zinkeriakagatiko salaketak direla medio hautematen dira kasu asko.

Espainian 65 urte gorakoeko pertsonen %3ari eragiteko arriskua dago eta urtean 3200 kasu azaltzen direla zenbatesten da.

Aldaerak

Kasu gehienetan Diogenes sindrome soila pairatzen dute gaixoek. Baina sindromearen beste aldaera batzuk ere badaude, batzuetan Diogenes sindromearekin batera agertzen direnak. Horietan, animaliekiko gehiegizko ardurari Noe sindrome deritzo. Noe sindromean ohikoa da kaleetatik aurkitzen dituzten animaliak etxera eramatea, Diogenes sindromeagatik sortzen den higiene arazoak larriagotzen duena. Diogenes sindromearen beste aldaera bat pilaketa konpultsiboa da, objektuen neurrigabeko eta kontrolaezinezko pilaketarekin erlazionaturik.

Gaixoak

Sindromea gehienbat bakarrik bizi diren adin nagusiko pertsonetan ematen da, baina baita gazteetan ere. Orokorrean, bakarrik sentitzen diren pertsonak dira, edo ezkonlaguna edo senide hurbil baten heriotza ez dute gainditu, edo seinale depresiboak azaltzen dituzte. Kasu batzuetan, ekonomia eskasak sindromea azkartu dezake, baino ez da oinarrizko faktorea. Izan ere, gizarte-klase altuko pertsonengan ere gertatzen dira kasuak. Azken finean, bakardadea da faktore honen sorburua.[2] Adin nagusiko bi pertsona elkarrekin bizi badira, batek bestea erakarri dezakela egoera horretara. Eritasun hau, aldaketa psikiatriko garrantzitsuak ostentzeaz gain, Espainian 1,7 gizakiei 1000 sartze abegitsu bakoitzengatik, edo beste modu batera esanda, gizarteko 65 urte gorakoetan, populazioaren %3 ari eragiten die, joera gorakor batez.[3]

Arazo hau ematen den kasuen faktore garrantzitsuenetarikoa, bakarrik bizi diren zahar bakarti kopuruaren jarraikako gehikuntza da.

Tratamendua

Maiz gizarte-babeserako zerbitzuak dira Diogenes sindromearen kasuetan esku hartzen lehenak. Arazoa da, gaixoak ez dutela inoren laguntzarik jaso nahi eta bakarrik egon nahi dute.

Historia

Diogenes Sinopekoa.

Lehen deskribapen klinikoak Macmillan eta Shaw (1966) [4] eta Clark (1975)[5] ikertzaileen lanei zor zaizkie. Haietan eta De La Gandara et. al. (1992,1994) geroko lanetan oinarrituz, sindromearen ezaugarri klinikoak ezarri dituzte, zeintzut aukera ematen dute hein deprimigarriak, dementziak edo beste ehin psikopatologikoak desberdintzeko.[6][7]

1975.urtean Diogenes sindrome,[8] izena eman zioten, seguraski definizio txar batekin [9][10],Diogenes Sinopekoa, Antzinako Greziako filosofo zinikoari erreferentzia eginez; hain zuzen, zinikoek gabezia eta behar materialen independentzia hautatu eta aldarrikatzen zuten.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Síndrome de Diógenes: a propósito de un caso. .
  2. Artículo en el 20 minutos
  3. Página de Consumer
  4. MAcMillan D, Shaw P."Senile breakdown in standards of personal and environmental cleanliness".Brt.Med. J.,2: 1032- 1037. 1966
  5. Clark AN, Mankilar GD, Gray I. "Diogenes Syndrome". Lancet, 15:366-368.1975.
  6. De la Gángara JJ, Alvarez MT. "los ancianos solitarios: el llamado Síndrome de Diógenes".An.Psiquiatría, 8(1): 21-26. 1992.[1]
  7. De La Gándara JJ. "Envejecer en Soledad". Ed. Popular, Madrid. 1995.
  8. Web de Medicina.com
  9. En 2006 ya se señaló la impropiedad de dicha definición desde el punto de vista histórico, puesto que la acumulación de cualquier tipo de cosas es lo contrario de lo preconizado por el citado filósofo, véase Alicia M. Canto, "Uso y abuso de Diógenes", en [2]
  10. M. Marcos y M.C. Gomez-Pellin, "A tale of a misnamed eponym: Diogenes syndrome", Int J Geriatr Psychiatry. 2008;23:990-1

Kanpo loturak