Dodge 3700

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dodge 3700
EkoizleaDodge

Dodge 3700 Espainian ekoitzitako Dodge markako luxuzko auto bat izan zen, Chryslerren espainiar adarrak, Barreiros autogintza enpresak, egina 1971 eta 1977 artean. 1971ko maiatzean aurkeztu zuten Bartzelonako Automobil Erakusketan.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970etik aurrera, Chrysler Españako zuzendaritzak Estatu Batuetako Dodge Dartaren 4. belaunaldia merkaturatu nahi izan zuten. Baina, Dart izena utzi eta Chrysler-Fevre Argentinako adarrak ateratako Dodge Polaran oinarrituta, «Dodge 3700» izena ematea erabaki zuten, bere potentzia azpimarratzeko.[2] 1977 bitartean 9.959 ale ekoitzi zituzten Espainian, eta mila inguru esportatu egin ziren.[2]

Dodge 3700ak 1968. urteko Plymouth Road Runner eta 1970. urteko Plymout Valiant estatubatuarren antzekoa zen, baina kirol-ukitu batzuk zituen bere ibiltokietan eta albo eta aurrealdean lineetan; Ford Mustangaren 1967ko modelo amerikarrak hasi zuen lerro estetikoarekin bat eginez. Mario Gamarra, Barreirosko ingeniari diseiantzailea, izan zen autoaren itxura zuzendu zuena.

Carrero Blancoren autoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko abenduaren 20an, Espainiako Gobernuko presidente Luis Carrero Blanco almirantea Dodge 3700 GT batean ziihoala hil zuten atentatu batean, Ogro izendatu zuten ETAren ekintzan. Autoa kaletik gorantz jaurti zuen eztandak, eta alboko etxearen gaiera gaindituta barneko oste batean geratu zen. Txikitutako Dodge hura ikusgai dago 2007tik Torrejón de Ardozko (Madril) autoen museo militar batean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelerazko wikipediako «Dodge 3700» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-18 data duen 157335526 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Presentación en el Salón del Automóvil de Barcelona . Piel de Toro.
  2. a b Dodge 3700 GT. .
  3. (Gaztelaniaz) «Dónde se guarda el coche de Carrero Blanco y qué secretos oculta» La Razón 2023-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]