Donostia Kayak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostia Kayak, ur lasaietako piraguismoan aritzen den kluba da, Donostiako Trintxerpe auzoan kokatuta dagoena. 1998an eratu zen bertako bi talde txiki elkartzearen ondorioz; C.A.Trintxerpe eta Donostia Arraun Lagunak klubetako piraguismo sekzioak batu zirenean. Entrenamenduari dagokionez, Pasaiako portuan egiten dituzte euren entrenamendu saioak, eta 2011. urteaz geroztik instalakuntza berriak dituzte Herrerako portu guneko pabilioi batean.

Talde hau oso ezaguna egin da, bertako kirolariak oso maila altua erakutsi baitute maila ezberdinetako lehiaketetan, domina asko lortuz.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko denboraldiaren ondoren, ideia positiboa suertatu zitzaien bi talde txikiei batzearen ideia. Ondorioz, Donostia Kayak kluba sortu egin zuten, Donostian ur lasaien arloan zegoen hutsunea estaliz (ur bizietan iblitzen ziren klubak baitzeuden). Modu honetan, kategoria eta modalitate ezberdinetan bai batak, baita besteak ere zituen hutsuneak bete ahal izan zituzten.


Kirolari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaitz Saies: Hainbat alditan mundu mailako txapelketatan parte hartu izan du, 2009an garaile suertatuz, eta gaur egun, aktibo jarraitzen duena.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]