Donostia Arraun Lagunak
C.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Ondoren, 2007an, Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen.
Eduki-taula |
[aldatu] C.R.O. Arraun Lagunak
1964ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970ko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten eta 1971an, lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 90. hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991an bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an jarraipena izan zuen Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazita eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen.
Txapelketak
- Espainiako Traineru Txapelketa (1): 1992
- Euskadiko Traineru Txapelketa (1): 1992
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (2): 1999 eta 2000
Banderak
- Kontxako Bandera (0): hirugarrena 1991 eta 1992an.
- Carmen Bandera (2): 1990, 1991
- Zumaiako Bandera (2): 1991, 1992.
- Hondarribiako Bandera (1): 1991.
- Castro Urdialesko Bandera (1): 1991.
- Sestaoko Bandera (1): 1991.
- Fortuna Bandera (1): 1993.
- Areetako Bandera (1): 1993
[aldatu] Donostiako Arraun Batzordea
Donostian 60. hamarkadaren bukaeran sorturiko kluba da. Kontxako Banderan ohikoa izan zen 1989 arte. Tartean Kontxarako Sailkapen estropada orokorra irabazi zuen 1976an eta posturik onena hirugarrena izan zuen 1981ean.
- Kontxako Bandera (0): hirugarrena 1981an.
- Kontxarako sailkapen estropada (1): 1976
- Memorial Bedia (Pedreña): 1984
[aldatu] Donostia Arraun Lagunak
1997tik aurrera Donostiarren klasifikatorioa irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte, maila eskasa eman zuen arren. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, beste guztietan azkena. 2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera aritu zen.
- Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2001
- Ondarroako Bandera (1): 2004
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Euskaraz) Webgune ofiziala
- (Euskaraz) Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga