Dora Manchado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dora Manchado
Bizitza
JaiotzaCamusu Aike (en) Itzuli, 1934
Herrialdea Argentina
Heriotza2019ko urtarrilaren 4a (84/85 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakTehuelche (en) Itzuli
gaztelania
Jarduerak

Dora Manchado (Camusu Aike, Argentina, 19342019ko urtarrilaren 4a) tehueltxeeraren azken hiztuna eta hizkuntz horren irakaslea izan zen. Berari esker, hainbat zientzialarik hizkuntza dokumentatzeko aukera izan zuten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camusu Aike erreserban jaio zen, Río Gallegos eta Calafate artean. Bertan ikasi zuen tehueltxeera, senideen artean. Bere ahizpa eta lagunak hiltzean hizkuntza hitz egiteari utzi zion, ez zuen norekin hitz egin eta.[1][2] Gaztea zenean Calafaten eta beste leku batzuetan lan egiteko migratu eta gero, 60. hamarkadan Rio Gallegosen finkatu zen.[3] 2011tik Argentinako Hezkuntza Ministerioak tehueltxeera berriro zabaltzeko ikastaroak sustatu zituen eta bertan aritu zen Manchado irakasle.[2][4]

Tehueltxeera galdu izanaren arrazoietako bat arrazakeria litzateke, tehueltxeak baztertu, haien lepora barre egin eta lotsarazi egiten zituztenez, gurasoak ez zituzten seme-alabak hizkuntzan hezi.[2][1]

2018an Javier Domingo antropologoak Dora Manchadorekin aritu zen lau bat hilabetez hizkuntzaren nondik norakoak erregistratzen. Izan ere, aurretik egindako lan ugari oinarri folklorikoa zuten, turismoa erakartzeko hain zuzen ere.[1][2] Domingok hizkuntza gordetzeko asmoarekin sesioak grabatu zituen, eta egindako azkeneko bideoan eskerrak eman zizkion Manchadori emandako laguntza guztiagatik[2]. Manchadok soilik erantzun zion:

Aio t nash ‘a’ieshm ten kot ‘awkko (Agian, bihar, tehueltxeeraz arituko da norbait).[5]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guardianes de la lengua seriearen kapitulu oso bat Dora Manchadori eta tehueltxeari eskainia da.[6][7]
  • 2021ean Dora Manchado kalea inauguratu zuten El Faro auzoan, Río Gallegosen (Argentina).[3]

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «La imborrable obra de Dora Manchado: ¿la última guardiana de la lengua tehuelche?» infobae (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  2. a b c d e (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-12-15). «El legado de Dora, la última hablante del tehuelche» Diario Río Negro | Periodismo en la Patagonia (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Video. “El legado sigue”: inauguraron la calle Dora Manchado, en homenaje a la referente de la cultura tehuelche» La Opinión Austral (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Continúan las clases de revitalización de la lengua tehuelche» noticias.santacruz.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Museos de la mente: Por qué deberíamos conservar las lenguas en peligro de desaparición» Global Voices en Español 2019-11-23 (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Falleció Dora Manchado, pilar en el rescate de la lengua tehuelche» www.eldiarionuevodia.com.ar (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).
  7. (Gaztelaniaz) Guardianes de la lengua – Episodio 3 y 4 – Cineclub Municipal. (Noiz kontsultatua: 2023-09-12).

Gehiago irakurtzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]