Duplum molendinum

Wikipedia, Entziklopedia askea

Duplum molendinum Antzinako Erroman jolasten zen joku bat da. Erromatarrek gustokoen zuten jokuetako bat zen. Gaur egungo "̩Hiruko artzain-joko" edo “4 en raya” jolas ezagunaren antzekoa da.

Joku honen helburua tablero batean kolore berdineko 4 fitxa errenkada batean kokatzean datza.

Bi pertsonek jolasten dute. Tablero bat eta 24 fitxa behar dira jolasteko, 12 fitxa daude bakoitzarenatzat eta jokalari bakoitzak kolore bereko fitxak izango ditu. Jokalari batek fitxa bat jartzen du nahi duen lerroan eta ondoren, bigarren jokalariaren txanda izango da, horrela 4 fitxa lerrokatzen dituen arte, horizontalean, bertikalean edo diagonalean. Hori egitea lehenengo lortzen duenak irabazten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]