Dutch Food Valley Classic
Wikipedia(e)tik
Dutch Food Valley Classic (aurretik Veenendaal-Veenendaal bezala ezagutzen zena) Herbehereetan ospatzen den etapa bakarrako txirrindularitza lasterketa bat da. Utretcheko probintziako Veenendaal herrian hasi eta amaitzen da.
1985etik ospatzen da, beti Veenendaal-Veenendaal izenarekin, 2009an Veenendaaletik gertu dagoen Wageningenen egoitza duen Food Valley izeneko elikadura enpresa baten babesaren ondorioz izena aldatu zuen arte.