Servais Knaven
Servais Knaven (Lobith, 1971ko martxoak 6) txirrindulari herbeheretar bat da, profesionala 1994tik.
Txirrindulari zaletu nabarmen bat izan zen profesionaletara pasa baino hiru urte lehenago Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan 3. postua lortuz, baita zenbait garaipen Olympiako Tourra (1992 eta 1993) eta Teleflex Tourra (1993) kasu.
Jada profesional bezala, bere kirol lorpenik handiena Paris-Roubaix klasikoa ospetsua irabaztea izan zen. Bi urte beranduago, Frantziako Tourrean ere etapa garaipen bat lortu zuen.
2010eko apirilean urte horretako abuztuan erretiratuko zela iragarri zuen, bere kirol karrerari, 17 urteren ondoren, amaiera emanez. Ordutik aurrera Team Milram taldearen talde teknikoko kide izatera pasa zen.
2011tik aurrera Team Sky taldearen talde teknikoko kide izatera pasa da, kirol zuzendari bezala.
Palmaresa [aldatu]
1991
1995
1997
- Danimarkako Itzulia
- 3. Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
1998
- Scheldeprijs Vlaanderen
- 2. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
1999
- 2. Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketan
- Delta Profronde
2000
- 2. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
2001
2002
- 2. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
2003
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Qatarreko Tourreko etapa 1
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
- 3. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan
'2005
- Tirreno-Adriatikoko etapa 1
2008
- 3. Herbehereetako erlojupeko txirrindularitzako txapelketan.