Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra

Wikipedia(e)tik
(ESEItik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra (ESEI) 1976n sortutako alderdia zen, abertzale eta ezkertiarra, unibertsitate mundutik gertu zebilena. Euskal Herriko egoera ikuspegi marxistatik aztertzen zuen, Hego Euskal Herriarentzako autonomia zabala aldarrikatzen zuen, eta halaber borroka armatuaren etetea.

"Konpromiso autonomikoa" izeneko agiria sinatu zuen 1977ko maiatzean, EAJ, PSE-EE-PSOE, EAE-ANV, EPK eta EKDrekin batera. Bertan hauteskundeetan aukeratutako euskal ordezkariek Autonomia Estatutua garatzea aldarrikatzen zen. 1977ko hauteskundeetan Espainiako Senatura Fronte Autonomikoaren barruan joan ziren, eta Gregorio Monreal aukeratu zuten senatari. 1979ko udal hauteskundeetan Euskadiko Ezkerrarekin batera aurkeztu ziren. 1980ko hauteskunde autonomikoetan bakarrik aurkeztu ziren eta 6.305 boto baino ez zituzten jaso. Honen ondorioz alderdia 1981eko urriaren 3an desegin zen.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak