Edward Charles Pickering

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Charles Pickering

Bizitza
JaiotzaBoston1846ko uztailaren 19a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCambridge1919ko otsailaren 3a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Williamina Fleming
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Massachusetts Institute of Technology
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Suediako Zientzien Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Physiographic Society in Lund (en) Itzuli
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Association of Variable Star Observers (en) Itzuli

Edward Charles Pickering (Boston, Massachusetts, 1846ko uztailak 19-Cambridge, Massachusetts, 1919ko otsailak 3) astronomo estatubatuar bat izan zen, Harvard College Observatoryko laugarren zuzendaria.

Zenbait urtez Boston Latin Schoolen ikasi zuen 1865ean Harvardeko Unibertsitatean graduatu zen arte. Fisika irakaslea izan zen Massachusettseko Institutu Teknologikoan 1867an.

Harvardeko Behatokiko zuzendari izendatua, argazkigintzara, eta, zehazkiago izar espektroen azterketara dedikatu zen. Henry Draperrek utzi zuen espektro bilduma erraldoiari esker "Henry Harper Memorial" fundazioaren diru laguntzari esker espektro sailkapena sortuko zuen espektrograma bilduma bat hasi, handitu eta osatu ahal izan zuen. Diru honekin bere proiektu anbiziotsua finantzatu ahal izan zuen, honetarako gaian espezialduta zeuden emakume ugari kontratatu zituelarik: Williamina Fleaming, Antonia Maury, Annie Jump Cannon edo Henrietta Swan Leavitt beste batzuen artean, txantxa artean zientzialariek Pickeringen harena bezala ezagutu zuten emakume taldea zena. Ia guztiek egin zituzten aurkikuntza handiak eta ekarpen astronomikoak.

Hermann Carl Vogelek eta berak elkarrekin, lehen izar bitar espektroskopikoak aurkitu zituzten 1889an; Olcottekin elkarkidetzan 1911n Izar Aldagarrien Behatzaileen Elkarte Estatubatuarra (AAVSO), oraindik lanean ari den elkartea. 1879 eta 1881 bitartean ikerketak egin zituen astroen magnitudea zehazteko, bereziki planeten ilargi eta asteroiderik argitsuenen kasuan.

Bere anaia txikia izan zen William Henry Pickering ere astronomo nabarmen bat izan zen Edwarden laguntzari esker.

Bere lana eta ikerlari bezala izan zuen karrera luzeagatik Royal Astronomical Societyko urrezko domina eman zioten 1886 eta 1901ean, Henry Draper domina 1888an eta Bruce domina 1908an. Ilargian badago beragatik izena duen krater bat, baita beste bat Marte planetan ere (Phaetontis gunean) bere anaiagatik izena daramana.

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Obs. of the corona during the eclipse. Aug. 7, 1869, (1869).
  • A nebula photometer, (1876).
  • Stellar magnitudes, (1879), Astronomische Nachrichten, volume 95, p. 29.
  • New planetary nebulae, (1881), The Observatory, Vol. 4, p. 81-83.
  • Photometric magnitude of Jupiter's satellite III, (1881), The Observatory, Vol. 4, p. 113-114.
  • Observations of the transit of Venus, December 5 and 6, 1882, made at the Harvard college observatory (1883).
  • Photometric observations of Ceres, Pallas, and Vesta, at the Harvard College Observatory, (1885), The Observatory, Vol. 8, p. 238-239.