Ekialdeko kontakizunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko kontakizunak
Datuak
IdazleaMarguerite Yourcenar
Argitaratze-data1938
Jatorrizko izenburuaNouvelles orientales
ArgitaletxeaÉditions Gallimard
HerrialdeaFrantzia

Ekialdeko kontakizunak (frantsesez "Nouvelles orientales") Marguerite Yourcenar idazle frantziarrak idatziriko ipuin bilduma da.

Nouvelles orientales-eko kontakizunak, 1928-1937 urteetan argitaratu ziren gehienak lehenengo aldiz, aldizkarietan, eta 1938an kaleratu ziren liburuan bildurik. Egileak berak zertxobait moldaturik, 1963an argitaratu ziren berriro, Gallimard etxearen eskutik.[1]

Bertsio horretatik egin zuen itzulpena euskarara Imanol Zurutuzak eta 1996an argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak.

Hamaika kontakizun jasotzen ditu liburuak:

  • Nola Wang-Fo salbatu zen
  • Markoren irribarrea
  • Heriotzaren esnea
  • Genji printzearen azken amodioa
  • Nereidak maite izan zituen gizona
  • Enaren Andre Maria
  • Afrodisia alarguna
  • Kali lepamoztua
  • Marko Kralievitxen heriotza
  • Cornelius Bergen tristura
  • Azken hitzak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Marguerite Yourcenar - Ekialdeko kontakizunak» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-30).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]