Ekidazu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekidazu fikziozko toki euskalduna da, Mikel Zaratek asmatua Haurgintza minetan (1973) lanerako. Euzkadi hitzaren anagrama bat zen Ekidazu,[1] euskal munduaren errealitatearen isla, non batzen ziren mundu tradizionala eta berrikuntzen bidez sartzen ari zena, belaunaldien arteko gatazkak, folklorekeria, borroka politikoak, ideologikoak, linguistikoak...

Kukubiltxo antzerki taldeak, Kirmen Uribek eta Oskorrik kanta baten bidez, berreskuratu zuten tokiaren izena 21. mendean Ekidazu, lehoiek ez dakite biolina jotzen lanerako eta Hau da Ekidazu abestirako. Bertan esaten da:

«

Hau da Ekidazu
gogora zazu
asto libre musikarien aberria.

»


Fikziotik egiazko egitateetara ere igaro da izena: Lezaman, Mikel Zarateren jaitorrian, Ekidazu abesbatza sortu zuten 2001ean.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kortazar, Jon; Zarate, Mikel. (1981). Mikel Zarateren prosa. Bizkaiko Aurrezki Kutxa ISBN 978-84-500-8151-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
  2. «Lezamako Ekidazu Abesbatza - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]