Lezama

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Lezama (argipena)

Lezama

BizkaiaBizkaia
Lezamako armarria
Izen ofiziala Lezama
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Txorierri
Alkatea Luis Ramón Álvarez Sagardui (EAJ)
Herritarra lezamarra
Koordenatuak -

Eremua 16,8 km2
Distantzia km Bilbora
Euskaldunak  %65,48 (2001)
Postakodea 48xxx
Biztanleria 2.352 bizt (2006)
Dentsitatea 136,18 bizt/km²
www.lezama.org

Lezama Bizkaiko erdialdean dagoen udalerria da, Txorierriko eskualdean kokatutakoa.

2005. urtean 2.287 biztanle zituen.

Herria ezaguna da, besteak beste, Athletic Club futbol taldeko kirol-instalazioak udalerrian dituelako.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Gamiz-Fika, hegoaldean Galdakao, ekialdean Larrabetzu eta mendebaldean Zamudio.

[aldatu] Nola heldu

Fitxategi:Estacionlezama.jpg
Lezamako Tren Geltokia

Asua-Erletxe (N-367) errepidetik edo "Bizkaibus", "Lujua" autobus konpaniak edo "Eusko Trenbideak" hartzen.

[aldatu] Eraikinak

  • Andra Mari eliza: XVI. mendean eraikitako mami gotikotik aurrera, ondoz ondo egin diren aldaketa eta handipenen emaitza da. Bere barnean gangak, bost aldare eta atari jarraitu eder bat daude, handipena egin arte hilobi gisa erabili zena. Eraikina zehazten duten ezaugarriak gotikoa eta barrokoa dira. Arkupearen barruan dago Elizpearen Mahaia, antzina Lezamako udal erkidegoa biltzeko erabiltzen zela gogoratuz. Elizaren barrualdea hiru nabetan banatuta dago eta nabarmentzekoa da oinarrian arku karpanelaren gainean dagoen goragoko korua. Kapera nagusiak haren irudia osatzen du guztiz, erretaula barrokoa agertuz. Urrezko erretaula horrek hiru kale eta teilatupe bat ditu, eta bere zutabe konposatuek girlanden dekorazio berezia daukate beren fusteetan. Kale nagusian Ama Birjinaren zeruratzearen irudia nabarmentzen da, horma-hobi baten barnean dagoena. Bi aingeru guardako horma-hobiaren goiko aldean agertzen dira, erlaizteria apurtu baten gainean jarrita, eta gure begirada Ama Birjinaren irudirantz joaten laguntzen dute. Alboko kaleek San Pedro eta San Pauloren irudiak barne hartzen dituzte. Eliza horretan elizateko bi fiel errejidoreen eserlekuak daudela adierazi nahi dugu, batez ere garai bateko lekuko izan zirelako, eta ez berez balio artistikorik daukatelako. Zur polikromatuz eginda daude, eta XVIII. mendeko azken urteetakoak omen dira. Sakristiak bi pieza interesgarri biltzen ditu. Bata San Bartolomeren irudia da: San Antolin baselizatik ekarri ondoren, bertan kokatu zen. Bestea eserlekuaren itxura daukan kutxatzarra da, bizkarralde zabala daukana.

Baserriak:

  • Goitizuri baserria: XVI. mendeko harlanduzko horma-atal zabala du. Gainera, 1588. urteko besoa nabarmendu behar da. Bertan inskripzio bitxi eta ikusgarri batek etxea Juan de Araucok egin zuela jakinarazten digu. Iñigo Goiti jabeak berreraiki zuen XVIII. mendean, eta gaur egun itxura modernoa du.
  • Olazarra baserria: Bizkaiko herri-arkitekturan kasu bakarra da. Izan ere, barroko klasizista nagusitzen da bere estalduretan. XVII. mendeko baserri horrek hiru solairu ditu: behekoa harlanduz apainduta dago; goikoetan, berriz, zarpiatutako adreiluak daude. Adreilu horiek hormaren gainazala berdintzeko ematen den morterozko lehenengo geruza osatzen dute. Olazarrak garai hartako herri-arkitektura eta arkitektura landuaren artean zegoen lotura agerian uzten du.
  • Isukitza baserria: Eugenio Lezama Leguizamónek 1848an berreraiki zuen. Atalpean bi arku beheratu ikusi ahal dira eta goian XVII. mendeko armarria dago.

[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Biografiak

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak