El Neng de Castefa

Wikipedia, Entziklopedia askea


El Neng de Castefa pertsonaia komiko famatua egin zen Espainian bere hizkera eta keinu eta dantza mugimenduengatik. Irudian, gazte bat personajearen keinu bat imitatuz.

El Neng de Castefa (euskaraz Castefako mutikoa) 2000ko hamarkadan Espainiako herri kulturan ospea izan zuen pertsonaia parodikoa izan zen, makinero edo bakala hiri-tribuaren estereotipoa irudikatzen zuena eta Eduard Soto katalan aktoreak interpretaturikoa. Castefa izendapena Castelldefels udalerriaren laburdura da.

Pertsonaiak Antena 3 espainiar telebistan Andreu Buenafuente telebista-gizonak aurkezten zuen Buenafuente telesaioan egiten zituen saio komikoei esker egin zen famatu, bereziki 2005-2007 urteetan, bakala izeneko gazteen hizkuntza eta keinuak puztuz; horrela, bereziki ezagun bilakatu zen "¡Qué pasa, neng!" ("Zer duk, motel!") esamoldea. Telebista-saioetan egiten zituen saioez haraindi, pertsonaiak kultura produktu anitzetan izan zuen islada: dance musika estiloko disko bat, bideo-joko nahiz autoan jartzeko panpinak merkaturatu nahiz publizitate kanpainak burutu ziren bere irudiarekin. Espainiar kulturaren ikonoa izatera ere heldu zen: patera batean Espainiara heldutako etorkinen talde batek "¡Qué pasa, neng!" esanez hartu zituen euren bila iritsitako guardia zibilak. Euskal Herrian El Jonan y el Txori (El Jonan de Baraka) antzeko pertsonaia parodikoak sortu ziren ETBko Vaya semanita saioaren baitan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]