Eldakar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Eldakar, Tolkienen legendarium ospetsuan, Gondorreko hogeitabatgarren erregea da. Valakar eta Vidumaviren semea da, Iparraldeko Gizakien printzesa bat, Rhovanioneko Erresumakoa.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1255. urtean jaio zen, Rhovanionen. Bere izena quenyazkoa da, eta "Errege Elfoa" bezala itzul daiteke. Bere amak, Vinitharya izena eman zion, eta hala ezagutua izan zen Gondorreko tronura iritsi zen arte, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1432an.

Bere aitaren erregealdiaren amaieran, eta Eldakarrek nahastutako odola izatearen ondorioz, Gondor hegoaldeko nobleek, Senideen Arteko Borroka bezala ezagutu zena hasi zuten. Tronua hartu eta gutxira, Itsasontzietako Kapitaina zen Kastamir buru zuten nobleei aurre egin behar izan zien, Minas Anor eta Osgiliathen jasanez. Baina, 1437an, tronutik kendua da, eta Rhovanionera ihes egitea beste erremediorik ez zitzaion geratu, geratzen zitzaizion soldaduekin.

Kastamirrek hartu zuen Gondorreko tronua, baina errege ona ez zela frogatu zuen. Ondorioz, Eldakar, Anorien eta Ithilieneko Feudoen matxinada baten buru izan zen, hauei, Kalenardhon eta Iparraldeko Gizakiak batu zitzaizkielarik, eta Kastamir garaitu zuen Eruiko gurutzeen guduan, hau hilez eta, errebeldeak, setiatua izan zen Pelargirren babestera behartuz. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1448an, errebeldeek oraindik itsas boterea zutenez, Pelargir utzi eta Unbarrera ihes egin zuten.

Eldakarrek hartu zuen boterea, eta Osgiliath eta Minas Tirith berreraiki zituen, eta erregealdi on bat izan zuen hurrengo 43 urteetan. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1490ean hil zen, 235 urte bizi izan ondoren, bere etsaiek emandako argudioen funtsik eza frogatu zuena, nortzuk, odol nahastua izateagatik Gizakien Erregeen maiestatea kaltetzen zen (Eraztunen Jauna, A eranskina). Bere oinordekoa, bere seme txiki Aldamir izan zen, bere seme nagusia zen Ornedil Osgiliathen hil baitzuten, Kastamirrek hiria hartu zuenean.


Aurrekoa
Valakar
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1432-1437 lehen aldiz eta 1447-1490 bigarren aldiz.
Ondorengoa
Aldamir