Elektrobalbula

Wikipedia, Entziklopedia askea

Elektrobalbula hodi edo bestelako eroanbide batean barrena doan fluido baten emaria kontrolatzeko balbula elektromekanikoa da. Korronte elektrikoak kontrolatzen du balbula elektroiman edo solenoide baten bidez. Bi ateko balbula bada, fluidoa pasatu edo ez pasatu egoeren artean kommutatzen du balbulak; hiru atekoa bada, fluidoa bi zirkuituren artean kommutatzen du.

Industrian asko erabiltzen dira era guztietako likido eta gasen iragatea kontrolatzeko. Etxetresna elektriko batzuetan ere erabiltzen da; adibidez, plater-garbigailuetan eta ikuzgailuetan.

Elektrobalbulak eta balbula motordunak gailu desberdinak dira, eta ez dira nahastu behar; balbula motordunetan, motor batek eragiten dio balbulari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]