Elena Aub

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Aub
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1931
Herrialdea Espainia
 Mexiko
HeriotzaMadril2020ko maiatzaren 14a (88/89 urte)
Familia
AitaMax Aub
AmaPerpetua Barjau Martín
Ezkontidea(k)Federico Álvarez Arregui (en) Itzuli  (1954 -  2018)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta elkarrizketatzailea
Enplegatzailea(k)Instituto Nacional de Antropología e Historia (en) Itzuli

Elena Aub Barjau (Valentzia, 1931Madril, 2020ko maiatzaren 14a) espainiar-mexikar idazle eta elkarrizketatzailea izan zen, Perpetua Barjau Martín jostunaren eta Max Aub idazlearen alaba. Espainiako gerra zibilaren ondoren, familiarekin erbestera abiatu zen Ameriketara, Mexikora.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n jaio zen Valentzian, Max Aub Mohrenwitzen eta Perpetua Barjau Martinen alaba.[1][2] Espainian gerra zibila amaituta, 1946ko irailean iritsi zen Mexikoko hiriburura, hamabost urte zituela, Habanatiko hegaldi batean.[3]

Elena Aubek, editore gisa lan egin zuenak, Max Aub Fundazioaren sorrera bultzatu zuen, aitaren ondarea zabaltzeko.[4] Federico Álvarez Arreguirekin ezkonduta egon zen, bera bezala erbesteratuta zegoena.[5][1] Antropologia eta Historiaren Institutu Nazionalerako ahozko testigantzak bildu zituen, Espainiako erbestealdi errepublikanoko beste kide batzuei elkarrizketak eginez.[5]

2020ko maiatzaren 14an hil zen Madrilen, iktus baten ondorioz.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]