Elizabeth Blount

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Elizabeth Blount (1502-1540), "Bessie" bezala ere ezaguna, Sir John Blount eta Catherine Pershallen alaba zen. Ingalaterrako erregina zen Katalina Aragoikoaren ohorezko dama izan zen. Bere funtzioa betetzen zuen bitartean, Henry VIII.a Ingalaterrakoak maitale izan zuen 1517tik aurrera gutxi gora-behera. Harreman honetatik, nahiko iraunkorra erregearen beste maitasun harreman batzuekin alderatuz gero, Henry Fitzroy jaio zen, Richmond eta Somersteko dukea 1519ko ekainak 15ean. Haurrak zoriontsu egin zuen erregea, ez baitzuen gizonezko oinordeko legitimorik, eta, beraz, errekonozitu egin zuen eta 1536an tuberkulosiak jota hil zen arte eraman zituen tituluak eman zizkion.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizabeth 1522an Gilbert Talboysekin ezkondu zen, Tailboys de Kyme I. baroia, erregearen bizitzatik kentzeko prestatutako ezkontza bat. Honekin hiru seme-alaba izan zituen: Robert, George eta Elizabeth.

Tailboys hil ondoren, Elizabeth berriz ezkondu zen, oraingoan Edward Fiennes Clintonekin, Lincolneko I. kondea eta Clintongo IX. kondea. 1533 eta 1535 artean ezkonduta egon ziren eta hiru alaba izan zituzten. Henry VIII.a eta Ana Clevesekoaren arteko ezkontzan azken honen ohorezko dama bezala aritu zen. Osasun arazoen ondorioz bere senarraren lurraldeetara itzultzen da, non denbora gutxi beranduago tuberkulosiak jota hil zen.