Tuberkulosi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tuberkulosi
Sailkapena eta kanpo baliabideak
Tuberculosis-x-ray-1.jpg
X-izpien bidezko gaixo baten bularraren irudia.
GNS-10 A15A19
GNS-9 010018
OMIM 607948
DiseasesDB 8515
MedlinePlus 000077 000624
eMedicine med/2324 emerg/618 radio/411
MeSH D014376
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Tuberkulosia gaixotasun infekziosoa da, gizakien artean kutsatzen dena. Gaixotasun akutua da, baina behin baino gehiagotan pairatu daiteke.

2004an, 14,6 milioi pertsonak gaixotasuna zeukaten munduan zehar, eta urtero ia 2 milioi pertsona hiltzen dira haren ondorioz. Munduko osasun arazo handienetakoa da, bereziki herrialde pobreetan.

Aitortu beharreko gaixotasuna denez, 489 tuberkulosi kasu jakinarazi ziren 2005ean Euskal Autonomi Erkidegoan.

"Hetika", "biriketako", "birikeria" edo "bularretiko" izenak hartu izan ditu historian zehar euskaraz.

Tuberkulosi kasuen %80 gorriak markatutako herrialdeetan ematen dira. Iturria: O.M.E. (2007)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunak hildako pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuberkulosiaren aurkako ospitaleak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina mendi edo gain aldeetan ospitaleak eraiki zituzten gaixotasunaren aurka borrokatzeko, haizearen ezaugarriak zirela-eta.

Gaur egungo Donostia Ospitalean, orain arte "Amarako Ospitalea" zenak historikoki "Toraxeko Ospitalea" izena zeukan, gaixo tuberkulosoak artatzen zituena.

Bilbo aldean, Santa Marinako Ospitaleak funtzio horiek betetzen zituen.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycobacterium tuberculosis izeneko bakterioak eragiten du gaitza. Beste Mycobacterium batzuek animaliak infektatzen dituzte (Mycobacterium microttik arratoiak, eta Mycobacterium bovis-ek behiak). Azken espezie honek gizakia ere kutsa dezake, esnearen bidez (pasteurizazioa asmatu aurretik ohikoa zen tuberkulosia harrapatzea gaixotutako behien esnea kontsumitzerakoan).

Robert Koch zientzialari alemaniarrak aurkitu zuen lehenengoz Mycobacterium tuberculosis bakterioa, eta agerian utzi zuen mikrobio hori zela gaitzaren eragilea.

Tuberkulosia airetik transmititzen da, gaixoak eztula edo doministiku egiterakoan . Gaixoaren txistu tantek milioika bakterio patogeno dute. Bakterio hauek erresistentzia handia diote ingurugiroari, gai izanik 8 hilabete irauteko lurrean dagoen karkaxa batean, esaterako.

Kutsatutako txistu-tantak irentsi eta gero bakterioa arnas bidetik iristen da biriketara. Hala ere, kutsatutako pertsonen %90-ak ez du gaixotasuna garatuko, haien erantzun immuneak gaitza indargabetuko baitu (makrofagoek bakterio patogenoa deuseztatuko dute). Erantzun immune kaskarra dutenek besterik ez dute tuberkulosia garatuko.

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odolaren bitartez bakterioa gorputz osora heda daiteke, biriketatik beste organo batzuetara igaroz.

Tuberkulosia agertu daiteke, beraz, organo batean baino gehiagotan, baina motarik ohikoena da biriketan agertzen dena.

Biriketakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giltzurrunetakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurretakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meningitia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belarrietakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mycobacterium tuberculosis-en koloniak, hazkuntza-inguru batean hazita

Tuberkulosia diagnostikatzeko datu klinikoak erabiltzen dira, baina ustezko diagnostikoa laborategian baieztatu behar da, bakterio eragilea laginetan aurkituz.

  • Karkaxean egindako azterketa mikroskopikoaren bidez atzeman behar da eragilea, Mycobacterium tuberculosis alegia.
  • Karkaxako kultiboan Mycobacterium tuberculosis isolatu behar da. Bakterioa oso motel hazten denez, 4 edo 5 astez utzi behar da kultiboa bakterioa isolatu arte.

Diagnostikoa egiteko erabiltzen diren beste probak hauek dira:

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Neurri orokorrak: Kutsatzeko arriskuan egonez gero hartu beharrekoak.
  • Txertoa. Tuberkulosiaren aurkako txertoa dago, andui moteldu batekin egindakoa: BCG izenarekin ezagutua. Ematen duen babesa ez da erabatekoa, hala ere.


Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzea da (6-9 hilabete).

Terapia konbinatua erabili ohi da (bi edo hiru farmako batera)

Gehien erabiltzen diren botikak hauek dira:


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tuberkulosi Aldatu lotura Wikidatan