Elkarrekin! (alderdia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Ensemble! alderdi politiko ezkertiarrari buruz da. Ensemble Macronen koalizioari buruz irakurtzeko, joan Elkarrekin (koalizioa) orrira.
Elkarrekin! (alderdia)
Datuak
Izen ofiziala
Ensemble, mouvement pour une alternative de gauche, écologiste et solidaire eta Elkarrekin, ezkerreko alternatiba ekologista eta solidario baten alde
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaFrantzia
IdeologiaAntikapitalismoa, Ekosozialismoa, Antiglobalizazio mugimendua eta sozialismoa
Kokapen politikoaezker erradikal
Jarduera
KidetzaEzkerreko Frontea
Kide kopurua2.500 (2013ko azaroaren 25a)
Historia
Sorrera2013ko azaroaren 24a
Koloreak    
webgune ofiziala

Elkarrekin! (frantsesez: Ensemble!), ofizialki Elkarrekin! Ezkerreko alternatiba ekologista eta sozial baten alde deitua (frantsesez: Ensemble! Mouvement pour une Alternative de Gauche, Ecologist et Solidaire), Frantziako alderdi politiko ezkertiarra da. Alderdia 2013ko azaroaren 23-24an aurkeztu zen Saint-Denis hirian, eta hainbat alderdi eta erakunde ezkertiarren bategitetik sortu zen: Alternatiboak, Konbergentziak eta Alternatiba, Alternatiba Ekologiko eta Sozial baten aldeko Federazioa, Ezker Antikapitalista, Ezker Unitarioa alderdiko militanteen gehiengoa, eta zenbait pertsonalitate independente.[1]

2008an sortutako Ezkerreko Frontea koalzizioaren hirugarren indarra izan zen, Frantziako Alderdi Komunistaren eta Ezkerreko Alderdiaren atzetik.[2] Alderdiaren helburu nagusiak honako hauek dira: ezkerraren indartzea eta zabaltzea; murrizketen eta zapalkuntza guztien aurkako borroka; herri mugimenduekin elkarlana eta adiskidetzea bultzatzea; eta eraldaketa sozial eta ekologikorako proiektu baten osaketa gizarteak kapitalismoa gainditzeko.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Fusion au Front de gauche ce weekend» L'Humanité 2013/11/22.
  2. Mediapart 2013/11/25.
  3. «« Ensemble », la 3e force du Front de gauche» Politis 2013/11/25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]