Emmanuel Le Roy Ladurie

Wikipedia, Entziklopedia askea

Emmanuel Le Roy Ladurie (Moutiers-en-Cinglais, Calvados, 1929ko uztailaren 19a - ) frantses historialari modernista da.

Ibilbidea

Emmanuel Le Roy Ladurie Jacques Le Roy Ladurieren semea da. Azken hura Pétain marexalaren laborantza ministroa izan zen, frantses barne erresistentzian sartu aitzin. Caeneko Saint-Joseph kolegioan bere ikasketak hasi zituen. Parisko Henri IV lizeoan eta Sceauxeko Lakanal lizeotan bere estudioak segi zituen. Ulm karrikako Goi-mailako arauzko eskolako (École normale supérieure) ikasle izan zen (1949ko izendatzean). Bi urtez, 1955tik 1957ra, bigarren mailako irakasle bilakatzen zen, ikertzaile CNRSean bihurtzen zelarik baita laguntzaile Montpelliereko letren fakultatean (1960-1963). Lagun-maisu postua eskuratzen zuen ere gizarte zientzien goi-mailako ikasketen eskolan (EHESS). Garai hartan egiazki ikerketaren munduan sartzen zen Montpellieren irakasten zuelarik. Bere doktoregoa Languedoceko laborarieri buruz 1966an defendatzen du. Geroago, arrakasta internazionala lortzen du idazten duen Montaillou, village occitan (Montaillou, okzitaniar herria) liburuarekin. 1973tik 1999ra Frantziako kolegioan ari zen Aro modernoko zibilizazioko historian. Liburutegi nazionalaren administratzaile nagusia zen 1987tik 1994ra, entitate berriaren antolakuntzan izan zelarik Frantziako liburutegi nazionala bilakatzeko.

Goragarriak

  • 1993 urteaz geroz Frantziako Institutuko moral eta politika zientzien Akademiko kide.
  • 2003an Akademiako lehendakaria.
  • 2006ko urriko bost akademietako urteko Biltzar publikoan Akademiaren ordezkaria.
  • Europar akademiako kide.
  • Amerikar zientzien Akademiako Foreign honorary member 1974an
  • Japoniako Akademiako ohorezko kide.
  • Erdi aroko liburuaren Sari nazionalaren lehendakari : Provins patrimoine mondial

Dekorazioak

  • Ohorezko agintari
  • Arte eta letren ordenaren agintari

Honoris Causa doktorego

  • Genevako unibertsitatea (1978)
  • Michiganeko unibertsitatea (1981)
  • Leedseko unibertsitatea (1982)
  • Leicesterreko unibertsitatea (1986)
  • Yorkeko unibertsitatea (1986)
  • Carnegie Mellon Pittsburgheko (1987)
  • Durhameko unibertsitatea (1987)
  • Hulleko unibertsitatea (1990)
  • Dublineko unibertsitatea (1992)
  • Albanyko unibertsitatea (1992)
  • Montréaleko unibertsitatea (1993)
  • Haïfako unibertsitatea (1993)
  • Oxfordeko unibertsitatea (1993)
  • Pennsylvaniako unibertsitaea (1995)
  • Sussexeko uibertsitatea (1996)
  • Parisko Goi-mailako ikasketa komertzialak (1999)

Bere obra

Zerrenda ez osoa :

  • Les Paysans de Languedoc, 1294 à 1324 (tesia), SEVPEN, 1966.
  • Histoire du climat depuis l'an mil, Flammarion, 1967.
  • Le Territoire de l'historien, Gallimard, 1973 et 1978.
  • Montaillou, village occitan de 1294 à 1324, Gallimard, 1975.
  • Histoire économique et sociale de la France. I/ De 1450 à 1660. II/ Paysannerie et croissance, 1976.
  • Le Carnaval de Romans : de la Chandeleur au Mercredi des cendres (1579–1580), Gallimard, 1979.
  • L’Argent, l'amour et la mort en pays d'oc, Le Seuil, 1980.
  • La Sorcière de Jasmin, Le Seuil, 1980.
  • Inventaire des campagnes (kolaborazioarekin), 1980.
  • Histoire de la France urbaine (kolaborazioarekin), 1981.
  • Paris-Montpellier : PC-PSU 1945-1963, Gallimard, 1982.
  • Parmi les historiens, Le Seuil, 1983 et 1994.
  • Pierre Prion, scribe, 1987.
  • L’État royal, 1460-1610, 1987.
  • Le Siècle des Platter. Tome I, Le mendiant et le professeur, Fayard, 1997.
  • L'Historien, le chiffre et le texte, Fayard, 1997.
  • Saint-Simon ou Le système de la Cour, Fayard, 1997 (kolaboratzaile)
  • Histoire du Languedoc, 2000.
  • Histoire de France des régions, 2001.
  • Autour de Montaillou, un village occitan : histoire et religiosité d'un village au Moyen Âge, 2001.
  • Histoire des paysans français : de la peste noire à la Révolution, 2002.
  • Les Grands Procès politiques, 2002.
  • La Dîme royale, 2002.
  • Histoire humaine et comparée du climat, tome 1, Fayard, 2004.
  • Histoire de France des régions : la périphérie française, des origines à nos jours, 2005.
  • Histoire du climat du Moyen Âge jusqu'à nos jours", DVD, 2007.