Philippe Pétain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Philippe Pétain (1930).

Philippe Pétain (Cauchy-a-la-Tour, Pas-de-Calais, 1856a - Port-Joinville, L'Île-d'Yeu, Vendée, 1951 politikari eta Frantziako marexal izan zen.

Lehen Mundu Gerran irabazi zuen Verdungo bataila (1916-17), komandante buru izan zen (1917) eta Frantziako mariskal izendatu zuten (1918). Rifeko altxamendua zapaldu ondoren (1925), armadarako ministro izan zen (1934). Madrilen enbaxadore izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Gobernu-kontseiluko buru izendatu zuten (1940) eta Afrikan gerran ez segitzea erabaki zuen. Alemania eta Italiarekin armistizioa sinatu zuen. Vichyko gobernuan Frantziako estatuburu izendatu zuten eta Alemania naziarekin adiskidetasun-politika egin zuen. Alemaniarrek preso hartu eta lehenik Belfortera eta gero Sigmaringenera eraman zuten (1944). Suitzara ihes egitea lortu zuen eta Frantziara abiatu zen bere epailearen aurrera (1945). Heriotza-zigorra ezarri bazioten ere, gero aldatu eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Pétain Aldatu lotura Wikidatan
Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.