Collège de France
Wikipedia(e)tik
Frantziako kolegioa (edo Collège de France frantsesez), Marcelin-Berthelot plazan, Pariseko latino auzoan (Pariseko 5. barrutian) kokatzen den irakaskuntza eta ikerketa etxe handia da. Zientzia, literatura eta artistiko sailetan goi-mailako kurtsoak proposatzen ditu, diplomarik ez eman arren. Irakaskuntza doakoa da eta denei idekia izen ematerik gabe. Frantses bizi intelektualean nabarmeneko lekua da. Goi-mailako frantses irakaskuntzan Frantziako kolegioan irakasle izendatua izatea oso goragarria da.

