Enperadorea (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 16:18, 23 urtarrila 2016


Enperadorea (ingelesez: Emperor) 2012ko Peter Webber britainiar zinema zuzendariaren gerra-filma da. Bertan Tommy Lee Jones eta Matthew Fox aktoreek antzeztu zuten.

Eusko Jaurlaritzak Zinema Euskaraz programari esker euskaratu zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1945ean jazotako oihartzun handiko gertakarietan oinarritua dago. MacArthur jeneralak bonbek birrindutako Japoniaren kontrola hartu zuen Amerikako Estatu Batuen izenean. Bonner Fellers jeneralak isilpeko lana egin zuen enperadorearen patua erabakitzeko; baina herriaren etorkizuna kolokan zegoen. Bitartean maitasun-istorio bat ere bada, eta protagonistek leialtasuna zeri zor dioten aztertu beharko dute: bihotzari ala herriari. Eta ze indarrek bultzatzen dituen: mendekuak ala justiziak. Bitartean, munduak gerrako hondamendia alde batera utzi eta aurrera egiten saiatu behar du.[1]

Aktoreak

Erreferentziak

Kanpo loturak