Hideki Tōjō
Wikipedia(e)tik
Hideki Tōjō, kyūjitai 東條 英機; shinjitai 東条 英機 (Tokio, Japonia, 1884ko abenduaren 30a - Tokio, 1948ko abenduaren 23a) japoniar militarra eta estatu-gizona izan zen.
[aldatu] Biografia
1941-1944 urteetan Japoniako agintari gorena izan zen. Estatu Batuen aurkako Pearl Harborreko erasoa agindu zuen (1941). Gerra galdu ondoren dimisioa eman zuen; Estatu Batuek gerrako hiltzailetzat hartu zutenez gero, atxilotu zuten, eta 1948. urteko abenduan hil zuten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.