Ensisheimgo meteoritoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Brantek gertaerari buruzko poema idatzi zuen.
Dürer margolariak egin zuen bertsioa.

Ensisheimgo meteoritoa 1492ko azaroaren 7an Alsaziako Ensisheim eta Battenheim artean erori zen, egungo Frantzian. Beraz, meteorito historikoa da hau, Europan haren testigantza ezagutzen den zaharrena izanik. Hala ere, bostehun urte geroago, erdia gordetzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteoritoa eguerdi aldean erori zen, erorketan zarata handi bat sortuz. Egun horretan hirian Maximiliano I.a Habsburgokoa zegoen (Ensisheim Further Austria edo Vorderösterreich-en hiriburua baitzen). Kuriositateak eraginda, meteoritoaren bi zati eraman zituen oroimen gista. Beste pertsona ezagun batzuk ere gauza bera egin zuten. Jatorriz 127 kiloko meteoritoaren erdia godertzen da egun, Ensisheimgo Udal Museoan; beste zati batzuk beste museoetan aurki daitezke.[1]

Metoritoa artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteoritoak garaiko gizartean eragin handia izan zuen eta asko izan ziren ikusi edo ikustera bertaratu zirenak. Artista batzuek ere gertatutakoaren bertsioak zabaldu zituzten:

  • Sebastian Brantek poema bat eta marrazki batzuk zabaldu zituen.
  • Albrecht Dürer margolariak meteoritoa ikusi eta margotu zuen baina, ondoren, gainean, beste margo egin zuen: San Jeronimo damuduna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]