Enuma Elish

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marduk eta Tiamaten arteko borroka erakusten duen erliebe asiriarra.

Enuma Elish munduaren jatorria azaltzen duen olerki babiloniar bat da. Enuma Elishek akadikoz "Goian -ean" esan nahi du, eta olerkiko lehen bi hitzak dira. Niniven dagoen Asurbanipalen (K. a. 669-K. a. 627) liburutegiko hondakinetan aurkitutako taulatxo batzuetan idatzia dago.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulatxoetako bakoitzak K. a. 1200ean dataturiko idazkera kuneiformezko karakterezko 115 eta 170 lerro bitartean ditu. Olerkia bi lerroko bertsoez osatuta dago, eta bigarrenaren funtzioa lehena oposizio bidez nabarmentzea da. Adibidez:

« Goian zerua izendatua

izan ez zenean behean lur irmoa ez zen izendatua izan.

 »

Kosmogonia honen arabera, zeruak eta lurrak izena izan aurretik (izena ez izateak ez zela existitzen esan nahi zuen), ur gaziko jainkosa zen Tiamatek eta ur gezako jainkoa zen Apsuk jainko familia bat sortu zuten euren uren nahasketarekin, eta hauek, era berean, beste jainko batzuk sortu zituzten. Jainko berri hauek Apsu aztoratzen zuten, guztiak suntsitzea erabaki zuena. Baina horietako bat, Enki edo Ea izenekoa, Apsuren nahiei aurre hartu zien aztikeria bat eginez eta bere gainera ametsa isuriz, ondoren hiltzeko. Eak, edo Nudimmudek, jainko parrizidak, Damkinarekin batera, Marduk izan zuen, Babiloniako jainkoa. Aldi berean, Tiamat mendeku har zezan eta matxina zedin konbentzitua izan zen, bere senar berria zen Kinguri botere handia ematea erabaki zuen, eta patuaren taulatxoak eman zizkion. Jainkoek Marduk izendatu zuten Tiamaten aurka borrokatzeko, "jainkoen printze edo jainko goren" izendatua izateko baldintzarekin onartu zuen, azkenik, Tiamat garaitu eta hil zuen. Ondoren, Kinguri patuaren taulatxoak kendu zizkioten. Mardukek, poz algaraka, lan bikainak egitea planeatu zuen eta Eari esan zizkion. "Odola oreatuko dut eta hezurrak sortuko ditut. Izaki basati bat sortuko dut, "gizaki" deituko da. Jainkoen zerbitzura egon beharko du, eurak lasai bizi ahal daitezen". Kingu hiltzera zigortua izan zen matxinadaren buruzagia izateagatik, eta, honen odolarekin, Eak gizadia sortu zuen. Marduken omenez eraiki zen Esagila Etemenankin.

Olerkia Ordena eta Kaosaren arteko betiereko borroka da, Kaosaren aurka borrokatzen duen gerlariaren eredua erakusten baitu, sekula garaitzerik lortzen ez duen arren, hala, borroka etengabea delarik. Horregatik, argia eta ordenaren jainkoa den Mardukek Tiamat garaitu behar du, iluntasuna eta Kaosa irudikatzen duena.