Epigrafia

Wikipedia, Entziklopedia askea
British Museumen dagoen Rosetta Harria.

Epigrafia (antzinako grezieraz: ἐπιγραφή epi-graphē, "idazkun") historiaren zientzia laguntzailea da, harri, metal eta antzeko materialetan egindako idazkunak edo inskripzioak aztertzen dituena[1]. Zientzia honek agirien esanahi historikoa eta idazlanaren literatur balioa alde batera uzten ditu.

Epigrafiaren metodoak erabiltzen dituenak epigrafo du izena. Epigrama bat edonolako testua izan daiteke, grafema bakarretik agiri luze batera. Batzuk famatuak dira oso: adibidez Behistungo inskripzioa, Gilgameshen epopeia, Res Gestae Divi Augusti edo Rosetta Harria.

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Epigrafia. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epigrafia Aldatu lotura Wikidatan
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.