Epistrofo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Epistrofo, Troiako Gerran parte hartu zuten greziar mitologiako hiru pertsonairen izena da, gerra horretan, alde ezberdinetan parte hartu zutenak:

  1. Horietatik lehena, Odioren anai bat zen, biak, Mezisteo eta Aliberen semeak (zilar meak dauden tokia, Homeroren arabera). Epistrofo izeneko pertsonaia hau, Alizoien buruzagia izan zen Troiaren aliatu bezala, hiri honi greziarrek egin zioten setioko guduaren azken urtean. Akilesek hil zuen (edo, egile batzuren arabera, Agamemnonek berak).
  2. Ifito (Naubolida deitua, Fozideko errege Nauboloren semea baitzen ) argonautaren eta Hipolita amazonaren semea. Hipolitak eta Ifitok beste seme bat ere izan zuten, Eskedio izenekoa, eta biek greziar armadaren alde borrokatu zuten foziar tropen buruzagi bezala, lehenak, hamar itsasontziren buru bezala, eta, bigarrenak, hogeitamar itsasontziren buru bezala.
  3. Epistrofo izeneko hirugarren pertsonaia bat, Evenoren semea zen, Lirnesko erregea, eta Mines izeneko anaia bat zuen (Minete, testuren batzuetan), bere aitaren oinordekoa izango zena tronuan. Epistrofo ere, Lirneson bizi zen, greziarren aurkako gerrako gertakaeriei arrotz. Baina Minesek, bere hirira, ezkutuan, Troiako Brises apaizaren alaba bat ekarri zuen, Briseida deiturikoa (bere benetako izena Hipodamia zen arren), Akilesen jazarpenetik babesteko, berataz maitemindua zegoena. Mines Briseidarekin ezkondu zen, baina, greziar heroiak aurkitu zuenean, zigor ekintza bat abiarazi zuen, non hiria suntsitu eta bi anaiak hil zituen.