Equilibrium (banda)
| Equilibrium | ||
|---|---|---|
| Datuak | ||
| Jatorria | Munich, |
|
| Musika mota | Viking metal Folk metal Black metal |
|
| Urteak | 2001 - orain arte | |
| Diskoetxeak | Nuclear Blast | |
| Webgunea | www.equilibrium-metal.net | |
| Taldekideak | ||
| René Berthiaume Andreas Völkl Sandra Völkl Robse Dahn Tuval Hati Refaeli |
||
Equilibrium Alemaniako folk metal musika taldea da. Taldea bai folk bai black metal sinfonikoaren estiloekin erlazionatu daiteke, hala nola gitarra, hari-instrumentu eta txirulen arteko konbinazioa, edota alemaniar abesti tradizionalen estiloa islatzen duten riff-ak. Folk metal munduan mahiko berria kdira, baina arrakasta nahiko izan dituzte, bereziki haien bigarren lanarekin: Sagas.
Haien letrak Alemania eta germaniar mitologiari buruzkoak dira orohar. Bai izenburu eta letra guztiak alemaniarez dira.
Taldeak Commander eta Sycronomica taldeekin egin zuen gira bat 2005ean.[1]
2006an, Nuclear Blast disketxearekin sinatu zuen.
2008. ekainaren 27an, Equilibrium Sagas izeneko album ospetsua kaleratu zuen.
2010. Otsailaren 15ean, taldeak Helge Stang abeslaria eta Manuel DiCamillo bateria taldea uzten zutelaren berri eman zuten. Hurrengo hilabetean, Robse abeslaria (Vrankenvorde taldearen abeslaria ere dena) eta Hati bateria (Tuval Refaeli izena duen eta Viscera Trail taldeko baterista) taldera batu ziren. Taldea berriz ere osorik zeukatela, bere album berria ateratzear daude, Rekreatur izenekoa, haien gaur egungo diskotxearekin, Nuclear Blast. Albuma 2010. ekainaren 18an atera zen.
Eduki-taula |
Taldekideak [aldatu]
- Robert "Robse" Dahn - ahotsak
- Rene Berthiaume − gitarra
- Andreas Völkl − gitarra
- Sandra Völkl − baxua
- Tuval "Hati" Refaeli - bateria
Gonbidatua:
- Gaby Koss - Sopranoa
Taldekide ohiak [aldatu]
- Helge Stang (2001-2010)- ahotsak
- Henning Stein (2001-2003) - bateria
- Julius Koblitzek (2003-2004) - bateria
- Basti Kriegl (2005) - bateria
- Markus Perschke (2005-2006) - bateria
- Manuel DiCamillo (2006-2010)- bateria
- Michael Heidenreich (2001-2002) - teklatua
- Conny Kaiser (2002-2003) - teklatua
- Armin Dörfler (2005-2006) - teklatua
Diskografia [aldatu]
- Turis Fratyr (Black Attakk, 2005)
- Sagas (Nuclear Blast, 2008)
- Rekreatur (Nuclear Blast, 2010)