Alemania

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alemaniako Errepublika Federala
Bundesrepublik Deutschland
Alemaniako bandera
Bandera

Alemaniako armarria
Armarria

Goiburu nazionala: Einigkeit und Recht und Freiheit
(Batasuna, Justizia eta Askatasuna)
Alemaniaren kokapena
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Berlin
52°31′N 13°20′E / 52.517°N 13.333°E / 52.517; 13.333Koordenatuak: 52°31′N 13°20′E / 52.517°N 13.333°E / 52.517; 13.333
Hizkuntza ofiziala(k) Alemana 1
Gobernua Errepublika Federala
Angela Merkel
Independentzia
- Bateratzea
- AEF sorrera
- Berbateratzea
Verdun-eko Ituna (843)
1871 urtarrilaren 18
1949 maiatzaren 23
1990 urriaren 3
Eremua
• Guztira
• Ura

357.027 km² (63.)
% %2,18
Biztanleria
• Zenbatespena (2002)
• Errolda (1996)
• Dentsitatea

Herritarra

82.537.000 (13.)
82.537.000
231 biztanle/km² (-)

alemaniar, aleman
Dirua Euroa (€) (EUR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .de
Telefono aurrezenbakia +49
1 Daniera, behe alemaniera, sorbiera eta romani ECRML-ek ofizialtzat hartu eta babesten ditu.

Alemaniako Errepublika Federala (alemanez Bundesrepublik Deutschland) Europar Batasuneko estatuetako bat da. Iparraldean Ipar Itsasoa, Danimarka eta Itsaso Baltikoa, ekialdean Polonia eta Txekia, hegoaldean Austria eta Suitza eta mendebaldean Frantzia, Luxenburgo, Belgika eta Herbehereekin egiten du muga.

Alemania hitzak «alamaniarren lurra» —ez alemaniarren— esan nahi du. Alamaniarrek V. mendean zehar Rhin ibaia gurutzatu eta Galia erromatarra inbaditu zuten. Germaniar izena ere erabili ohi dute, antzinako erromatarrek lurralde honi Germania deitzen ziotelako.

Ia bere historia guztian zehar, Alemania hitza termino politikoa baino gehiago geografikoa izan da, Germaniako Erromatar Inperio Santua osatzen zuten estatu anitzei izena emateko erabiltzen baitzen. Alemania estatu batua 74 urtean zehar izan zen (1871 eta 1945 artean- Alemaniar Inperioa, Weimar Errepublika eta Hirugarren Reicha), baina, Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, bitan zatitu zuten: Alemaniako Errepublika Federala (AEF) edo Mendebaldeko Alemania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) edo Ekialdeko Alemania. 1990eko urriaren 3an, AEDak AEFarekin osatu zuen berriro Alemania batua.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Alemaniako topografia

Alemaniako lurraldea Europako Batasuneko laugarren zabalena da, hegoaldeko Alpeetatik (mendirik garaiena Zugspitze dute 2.962 metrokoa) iparraldeko Baltiko eta Ipar Itsasoaren itsas ertzetara. Herrialdeko erdigunean baso lurralde garaiak eta hego-mendebaldean Oihan Beltza daude.

Haren ibai nagusiak Rhin, Elba, Danubio eta Main dira. Lakurik handienak Bodensee eta Müritz dira.

Eguraldi epela dute eta urteko batezbestekoa 9° zentigradukoa da.

Frantzia, Erresuma Batua edo Danimarkak ez bezala, Alemaniak ez dauka itsasoz haraindiko lurralderik.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Alemaniako historia

1806. urteren ondoren, Napoleondar Gerrak zirela eta, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren azken enperadorea abdikatu zuenean, Inperioko estatu ohiak hasi ziren estatu alemaniar batu bat osatu nahian.

Auzia Frantziako Lehen Inperioaren porrotaren ondorioz gauzatu zen. Napoleon, enperadorea, suntsitu egin zuten baina atzerriko menderaketa bukatzeak ez zuen 1815eko Konfederazio Germanikoaren barruan Alemania batua ekarri.

1848ko martxoan, Iraultza hasi zen Alemanian. Aurreko auzia berriro piztu zen: derrigorrezkoa zen Alemaniaren lurraldea definitzea Alemania estatu nazionala izateko. Lehendabiziko Parlamentuak, Frankfurten sortua, estatu pangermaniko bat sortzea ezinezkoa zela ulertu zuen, Austria hor zegoen eta. Hori zela eta, "Alemania Txikia" sortzea erabaki zen, beti Prusiaren nagusitasunaren menpe.

1860ko hamarkadan Otto von Bismarck kantzelariak Prusian Parlamentuaren aurkako eta exekutiboaren aldeko kanpaina egin zuen. 1866an Zazpi Asteko Gudak "Alemania Txikia"ren aldeko auzia erabaki zuen.

[aldatu] Alemaniar Inperioa (1871–1918)

Alemania estatu modernoaren sorrera Versaillesen (1871), Bismarck uniforme zuriz erdian dela.
Sakontzeko, irakurri: Alemaniaren bateratzea

Estatua, harrezkero Alemania, 1871ko urtarrilaren 18an eratua, Alemaniar Inperioa izendatu zen Prusiaren hegemoniaren menpe (1870-1871 Franko-Prusiar Gudaren garaipena lortu eta gero). Horrela 1848ko Iraultzaren xedea lortu zuten: alemaniar batasuna.

1918an Lehen Mundu Gerraren ondorioz, Inperio deuseztatu zenean, Alemania menderatu zuten lehenengo garaipenagatik ere. Wilhelm II.a enperadorea izateari uko eragin zioten eta Urriko Iraultza eta gero, Weimar Errepublika hasi zen.

[aldatu] Weimar errepublika (1919–1933)

Sakontzeko, irakurri: Weimar Errepublika

Ezbehar ekonomikoa, 1919 ko Versaillesko Itunaren baldintzek eta munduko Depresio Handiak eragina,partidu antidemokratikoen babesaren jatorri nagusienetariko bat izan zela uste dute. Gainera, gudan zehar, Alemaniako garaipen ziurraren ideia bakarra mantendu zen. Hori dela eta, erraza zen esatea,Dolchstoßlegende teoriaren arabera, partidu demokratikoek (eta baita komunistak eta juduek ere) aberriari saldu zutela eta porrota eragin.

[aldatu] Hirugarren Reich-a (1933–1945)

Sakontzeko, irakurri: Hirugarren Reicha

1932ko uztaileko eta urriko hauteskundeetan, Langileen Alemaniako Nazional-Sozialista Partiduak %37,3 eta %33,0 botu, hurrenez hurren, lortu zuen. Ezegonkortasun politikoak eta gobernu sendo bat osatzeko ezintasunak Gobernuko presidenteak kantzelari (Präsidialkanzler) hautatzea ekarri zuten, hori Parlamentuaren zeregina izan arren. 1933ko urtarrilaren 30ean,berriz, NSDAPren presioaren ondorioz, presidenteak Adolf Hitler, NSDAPko liderra, hautatu zuen Gobernu- buru. Horri Alemania Naziaren edo Hirugarren Reicharen hasiera deitzen diote.

Lebensraum edo ("bizitzeko tokia") lortzeko lurralde gertuak anexionatzeko Hitlerren politikak Bigarren Mundu Gerraren hasiera eragin zuen 1939ko irailaren 1ean, Polonia inbaditu zuenean. Guda osoan zehar, Estatu alemanak inoiz izan den sarraskirik zabal eta bihozgabeena, milioika pertsonarena, (juduak, ijitoak, homosexualak...), antolatu eta eraman zuen bai Alemaniara bai lurralde okupatuetara. Genozidio horrek Holokausto edo Shoá izena du.

[aldatu] Zatiketa eta bateratzea (1945-orain)

Aliatuen okupazio eskualdeak (1946)

Alemaniak bere lurraldearen zati handia galdu zuen, aliatuek okupatuta eta banatuta eduki zuten 45 urtean zehar. Hamabost milioi alemaniar ordura arte Reichenak ziren lurraldeetatik bota zituzten. 1949an, mendebaldeko partean konstituzio berria onartu ondoren, Alemaniako Errepublika Federala (AEF) osatu zuten. Urte batzuen buruan, bere burujabetasuna lortuta, Europar Batasunaren eta NATOren kidea izango zena. Ekialde partean, berriz, Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) osatu zuten, Varsoviako Ituna eta Sobietar Blokearen kidea izango zena.

Bi Alemanien arteko liskar eta arazoak bukatuta, 1989ko azaroaren 9an Berlingo Harresia ireki zuten, Hungaria eta Txekoslovakiaren bitartez udako ihesaldi jendetsuen ostean. Alemania 1990eko urriaren 3an birbateratu zen, bere soberania osoa berreskuratuta, Bigarren Mundu Gerrako Estatu garaileen kontrol politikoa eta militarra behin betiko bertan behera utzita.

Alemania birbatuak XIX. mendeko ohiturak mantentzen ditu: sufragio unibertsala eta Parlamentuko estruktura, Reichstagaren garaian garatua. Lurralde jarraitutasun ere mantendu du: Bi gehi Lau Akordioak, Alemania birbatuaren hasierako nazioarteko akta, "Alemania Txikia"ren ideia berretsi du. 1950. urtean, Robert Schumanek, alemaniar jatorrizko frantses ministroa, bere adierazpena bota zuenetik, herrialde bien arteko harremanak Europar Batasunaren motorra dira.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: Alemaniaren banaketa administratiboa

[aldatu] Estatuak

Karte Deutsche Bundesländer (nummeriert).svg

Alemania 16 estatu autonomotan banatuta dagoen Errepublika Federala da: Länder edo Bundesländer deritze, singularrean Bundesland.

Estatua Hiriburua Alemanieraz
Flag of Baden-Württemberg.svg 1.- Baden-Wurttemberg Stuttgart Baden-Württemberg Stuttgart
Flag of Bavaria (lozengy).svg 2.- Baviera Munich Bayern München
Flag of Berlin.svg 3.- Berlin Hiri-Estatua Berlin Stadtstaat
Flag of Brandenburg.svg 4.- Brandenburgo Potsdam Brandenburg Potsdam
Flag of Bremen.svg 5.- Bremen (Bremerhaven barnean duelarik) Bremen Bremen Bremen
Flag of Hamburg.svg 6.- Hamburgo Hiri-Estatua Hamburg Stadtstaat
Flag of Hesse.svg 7.- Hessen Wiesbaden Hessen Wiesbaden
Flag of Mecklenburg-Western Pomerania.svg 8.- Mecklenburg-Aurrepomerania Schwerin Mecklenburg-Vorpommern Schwerin
Flag of Lower Saxony.svg 9.- Saxonia Beherea Hannover Niedersachsen Hannover
Flag of North Rhine-Westphalia.svg 10.- Ipar Renania-Westfalia Düsseldorf Nordrhein-Westfalen Düsseldorf
Flag of Rhineland-Palatinate.svg 11.- Renania-Palatinatua Mainz Rheinland-Pfalz Mainz
Flag de-saarland 300px.png 12.- Sarre Saarbrücken Saarland Saarbrücken
Flag of Saxony.svg 13.- Saxonia Dresde Sachsen Dresden
Flag of Saxony-Anhalt.svg 14.- Saxonia-Anhalt Magdeburg Sachsen-Anhalt Magdeburg
Flag of Schleswig-Holstein.svg 15.-Schleswig-Holstein Kiel Schleswig-Holstein Kiel
Flag of Thuringia.svg 16.- Turingia Erfurt Thüringen Erfurt

[aldatu] Administrazio barrutiak

Alemania 402 administrazio barrutitan zatiturik dago. Horietatik 295 landa barrutiak dira (Landkreise); eta beste 107ak hiri barrutiak dira, (Kreisfreie Städte / Stadtkreise), barruti horietako bakoitza hiri bat baita.

[aldatu] Alemaniako hiri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Alemaniako hiri nagusien zerrenda

1.Berlin 3.396.980 biztanle (2005)

2.Hanburgo 1.744.215

3.München 1.397.537

4.Köln 975.907

5.Frankfurt 660.289

6.Stuttgart 591.548

7.Dortmund 588.680

8.Essen 588.084

9.Düsseldorf 578.821

10.Bremen 546.932

[aldatu] Politika

[aldatu] Gobernua

Alemania Errepublika Federal demokratikoa da. Gaurko sistema politikoa 1949ko Konstituzioan edo Grundgesetzen (lege nagusia) du oinarri. Sistema parlamentarioa da eta Parlamentuak gobernua burua edo Bundeskanzler (Kantzelari Federala) hautatzen du.

Parlamentua edo Bundestag (Biltzar Federala), lau urtean behin hautatzen dute errepresentazio zuzena eta proportzionala bateratzen duen sistema korapilatsu baten bidez. Hamasei Bundesländerrek (Estatu federatuak) Bundesraten (Kontseilu Federala) ordezkaritza dute, honek —gaien arabera— Bundestag baino garrantzi handiagoa izan liteke. Batzuetan bi ganbaren arteko liskarrak daude, administrazio arazoak sortuz.

Estatu burua Bundespräsidenta (presidente federala) da, baina ordezkaritza eta zeremonial zereginak baino ez dauzka.

[aldatu] Europako Batasuna

Europar Batasunean, Alemania da Europako Parlamentuan ordezkaritza handiena duen Estatua, Batasuneko estaturik jendeztatuena baita. Gainera, Günter Verheugen alemaniarra 2004-2009 urteetarako Europar Komisioaren presidenteordea da.

2007. urteko lehendabiziko seihilabetekoan, Alemania izan da txandakako Europar Batasunaren Kontseiluko Presidentea. Ohitura dela eta, nahiz eta Angela Merkel gobernuburua izan, Frank-Walter Steinmeier kanpo-harremanetako ministroa izan daEuropar Batasuneko Presidentea. Alemaniaren helburu nagusiak 2020. urterako Europako Batasunean %20 energi iturri berriztagarriak erabiltzea eta "Berlingo Deklarazioa" sinatzea izan dira. 2007koa Alemaniak presidentzia daukan hamabigarren aldia izan da 1958tik. Aurrekoa, 1999. urteko lehendabiziko seihilabetekoan izan zen, Joschka Fischer izan zela presidentea.

[aldatu] Armada

Alemaniako armada edo Bundeswehr bost zatitan banatuta dago: lurreko armada (Heer), itsasokoa (Bundesmarine), Airezko Indarra (Luftwaffe), zerbitzu mediko zentralak eta ororen zerbitzuan aritzen duten komando taldeak. Bake Garaian, Defentsa Ministroak eta Kantzelariak zuzentzen dute Bundeswehr, guda garaian, ostean, Kantzelari berari dagokio zuzendaritza.

Bederatzi hilabeteko soldadutza derrigorrezkoa da Alemanian eta Gobernuak BPGko %1,6 armadan xahutzen du. Haren teknologia handiari esker, Alemaniak arma nuklearrak egin ditzake bere gobernuak hala aginduta. Alemaniako industria militarrak Gerra-gurdiak, ibilgailu korazatuak, artilleria, itsaspekoak eta guda-ontziak egiten ditu. Arma gehienak Bundeswehrrek berak edo NATOko aliatuek erabiltzen dituzte.

[aldatu] Ekonomia

Bere ekonomiaren garapena dela eta, Alemania gaur egungo munduko hirugarren potentzia eta Europako lehendabizikoa da. 2006an bere Barne Produktu Gordina (BPG) 3 bilioi US dolarekoa baino handiagoa zen. Industria arloan, aktibitate nagusiak garraio-materiala, aparatu elektriko eta elektronikoak, makineria, produktu kimikoak, material sintetikoak eta elikadura prozesatuak.

Alemania aberastasun-gunea da eta bere itzala Erdialdeko Europa osora hedatzen du. Errepide azpiegitura zabala eta bizi-maila ezinbestekoa disfrutatzen du, munduko herrialderik garatuenetako bat izaten.

Joschka Fischer kanpo-harremanetako ministro ohiaren esanetan, Alemania «esportazioaren munduko txapelduna» da, 2004 urtetik izan duten kanpo-komertzioaren saldo positiboari esker. 1999an Alemaniako komertzioaren ia %78a herrialde garatuenekin zen eta Europar Batasunerako esportazioak %54a ziren, Estatu Batuetakoak berriz %10a baino ez.

Deutsche Bundesbank (Banku Zentrala) eta Europako Banku Zentrala (EBZ) Frankfurt hirian dute bere egoitza.

[aldatu] Azpiegiturak

1930eko hamarkadan Hirugarren Reichak munduko lehenengo autobidea sarea egiten hasi zuenetik, Alemaniak 11.980 kilometroak dituen autobideak (Autobahnen) dauzka. Gainera beste 40.000 kilometroak dituen errepideak dauzka eta kilometro guzti hauei esker, Alemania munduko ibilgailu dentsitate handiena duen herrialdea da.

Autobide guztiak doakoak dira ibilgailu pribatuentzat; baina 2005 eta gero, kamioiek satelitez kontrolatzen duten bidesaria ordaindu behar dute (ordainketa kilometroen araberakoa da).

Alemania ubideak eraikitzen lider mundiala ere bada. Antzinako kanalek XIX. mendea eta gero indarra hartu zuten. Kieleko Kanala, Baltiko eta Ipar Itsasoa lotzen duena, nagusienetarikoa da. Ezagunak dira baita ere Rhin-Main-Danubio Kanala, Dortmund-Emsekoa edota Elbe-Seitenkanal.

Bestetik, energi iturri berriztagarriak gero eta inportanteagoak dira herrialdearen garapenetan, batez ere Bündnis 90 / Die Grünen partidu ekologista gobernu federalean parte hartu zuenetik. Freiburg im Breisgau bezalako hiriek eguzki energia baliatzeko instalazio modernoak dituzte.

Eskualde Industrializatu handiek, hau da Ruhr arroa, Rhin-Main eskualdea edo Westfalen-Rheinland-Pfalz, bere oinarri industrialari gehitu zioten zerbitzu areari esker garapen ekonomikoa mantendu dute.

[aldatu] Demografia

Alemania Europar Batasunaren estaturik jendeztatuena da. Hala ere, azken hamarkadetan, jaiotza-tasaren jaistea eta bizi-itxaropenaren gehitzea direla eta, biztanleriaren batezbestekoa zahartu egin da eta immigrazioa behar izan da demografia-mailaren egonkortasunari eusteko.

Alemanian 7 milioi atzerritar bizi dira, asilo-politikoa dutenak eta gonbidatutako langileak (Gastarbeiter),gehienbat.

Iparraldean danimarkar gutxiengoa bizi da eta Saxonian esloveniar gutxiengoa. Frisiera hizkuntza, ingelesetik gertuen dagoen hizkuntza, ama hizkuntza da 12.000 alemaniar baino gehiagorentzat. Ipar Alemaniako herri txiki batzuetan oso hedatua dago azpisaxoiera.

Immigrazioak turkiar gutxiengo handia eraman du Alemaniara, hala nola kroatar, italiar, errusiar eta poloniar gutxiengoak ere.

2006. urtean, Alemaniak 82.310.000 bizilagun zituen.

[aldatu] Zientzia

Alemania zientzilari handiak eman dituen herrialdea izan da. XVI mendean Johannes Keplerrek planeten mugimenduak deskribatu zituen. XIX mendean Theodor Schwann eta Jakob Schleidenek Teoria zelularra formulatu zuten eta inoizko matematikari handienetakoa izan den Carl Friedrich Gaussek bere legeak ezarri zituen.

XX mendean Nobel Sariak banatzen hasi ziren eta lehenengo hamarkadetan alemaniarrek sari ugari eskuratu zituzten. Hauetaz gain badaude zientzilari aipagarriak ere, hala nola Kontinenteen jitoa deskribatu zuen Alfred Wegener geologoa.

[aldatu] Kultura

Sakontzeko, irakurri: Alemanierazko literatura

Alemaniaren ekarpenak munduko kulturari kontaezinak dira: Beethoven, Bach, Brahms eta Wagner bezalako konpositoreak; Goethe, Lessing eta Schiller poetak; Kant, Hegel, Marx edo Nietzsche filosofoak, eta Humboldt, Einstein, Planck eta Gauss zientzialariak.

Alemaniar asmakizunek munduko teknologia hankaz jarri dute eta gaur egun erabiltzen dugu sarritan:

Alemana behin Erdialdeko Europako lingua franca zen. Hori dela eta Europako pertsona ospetsu batzuk, alemanak izan ez arren, Alemaniako kultura barnean daude: Wolfgang Amadeus Mozart, Franz Kafka edo Nikolas Koperniko adibidez.

Gaur egun, Literaturako Nobel Saria duen Günter Grass da egungo Alemaniako kulturaren erreferentzia.

[aldatu] Kirolak

Alemaniako Futbol selekzioa

[aldatu] Datu orokorrak

Alemaniako Kirol Federakundeak (DSB) ia 27 milioi kide ditu. Haren datuen arabera, biztanleriaren herenak kirola egiten du herrialdean diren 127.000 instalazioetan. Azken urteotan, DSBk kirol paralinpikoentzako baliabideak gehitu egin ditu.

Alemaniaren parte-hartzea Joko Olinpikoetan betidanik nabarmendu da. Alemaniak bitan antolatu du gertaera: 1936an Berlinen eta 1972an Munichen.

[aldatu] Futbola

Alemaniako Futbol Federazioak (DFB) 26.000 klub baino gehiago ditu, 6 milioi kiderekin (munduan kide gehien duen federazioa). Hain da kirol hori han famatua, ezen Alemaniako Futbol Selekzioak hirutan lortu baitu Munduko Koparen txapelduna izatea (1954, 1974 eta 1990)ean. Era berean, Munduko Futbol Txapelketa bitan antolatu dute: 1974an eta 2006an. Klub mailan FC Bayern München da talderik handiena, lau aldiz irabazi baitu UEFAko Txapeldunen Liga eta birritan Kontinente arteko Futbol Kopa. Alemaniako futbol txapelketa nagusiak Bundesliga eta Alemaniako Kopa dira.

[aldatu] Eskubaloia

Eskubaloia Alemaniako bigarren kirol garrantzitsuena da. Selekzioak Munduko Txapelketa hiru aldiz irabazi du, azkenengoa 2007an etxean, finalean Polonia garaituz. Nesken selekzioak berriz lau aldiz irabazi du Munduko Txapelketa.

Klub mailan ere emaitza onak izan ditu, EHF Txapeldunen Liga 15 aldiz irabaziz gizonezkotan eta lau aldiz emakumezkoetan. Talderik onenak VfL Gummersbach (Europako txapelduna 5 aldiz), SC Magdeburg (3 Europako Kopa) eta THW Kiel (Alemaniako Ligan garaipen gehien dituena).

[aldatu] 1 Formula

Michael Schumacher alemaniarra da txapelketa gehien irabazi dituen pilotua, 7 hain zuzen ere. Azken bi txapelketak beste alemaniar batek irabazi ditu, Sebastian Vettelek. Bederatzi garaipen hauekin Erresuma Batuaren ondoren bigarren herrialdea da garaipen kopurutan.

[aldatu] Txirrindularitza

[aldatu] Tenisa

Steffi Grafek Grand Slameko 22 txapelketa irabazi zituen eta Boris Beckerrek sei. 80. hamarkada arrakastatsua izan zen Alemaniarrentzat, garaipen indibidualez gain selekzioak ere hiru aldiz irabazi baitzuen Davis Kopa.

[aldatu] Kirolariak

[aldatu] Alemaniar ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Alemania
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Alemania


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak