Munich

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Munich

 Bavaria
Munich hiriaren ikuspegi orokorra.
Munich hiriaren ikuspegi orokorra.
Munitxeko bandera

Munitxeko armarria

Izen ofiziala München
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Bavaria
Bavaria Garaia
Alkatea Christian Ude (SPD)
Herritarra munichar
Koordenatuak 48°08′N 11°34′E / 48.133°N 11.567°E / 48.133; 11.567Koordenatuak: 48°08′N 11°34′E / 48.133°N 11.567°E / 48.133; 11.567
Munich non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Munich
Eremua 310,43 km2
Garaiera 519 m
Posta kodea 80000–81929
Biztanleria 1.296.150 bizt. (2006)
Dentsitatea 4.175,34 bizt./km²
Sorrera 1158
Matrikula M
http://www.muenchen.de

Munich[1] (München alemanez, eta Minga bavarieraz) Alemaniako Bavaria estatuko hiriburua da. Biztanlegoari dagokionez, Alemaniako hirugarren hiria da, Berlin eta Hamburgoren ostean.

2009ko ikerketa baten arabera, Munich da Alemanian bizi-kalitaterik onena eskaintzen duen hiria[2].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendean monje beneditarrak etorri ziren inguru hauetara. Hiriaren izena Munichen hitzetik dator zeinak "monjeak" esan nahi duen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isar ibaiak zeharkatzen du hiria 13,7 kilometrotan zehar. Ibaiak baditu hainbat uharte, hala nola Museumsinsel (Museoen uhartea) eta Praterinsel. Munich inguratu badaude hainbat laku ere; Ammersee, Wörthsee eta Starnberger See, batzuk aipatzearren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala aurrez monje beneditarrak bazeuden ere, 1158koa da hiriari egindako lehendabiziko aipamena. Urte hartan Saxonia eta Bavariako Dukea zen Henrike III.a Lehoiak (Heinrich der Löwe) Isar ibaia zeharkatzeko zubia eraiki zuen bertan. Gatzaren ibilbidean zegoenez azkar hasi zen aberasten hiria. 1175ean Munich hiribildu bihurtu zen.

1240an Habsburgotarra zen Enrike III.ak Bavaria galdu eta Otto II.a Wittelsbach (Otto II der Erlauchte) nagusitu zen Bavaria osoaz. Wittelsbach etxeak aginduko zuen ordutik eta 1918 arte lurralde guztian. Otto II.ak Bavaria bitan banatu zuen eta Munich bihurtu zen Goi Bavariako hiriburu. 1314ean Luis IV.a Bavariakoa Alemaniako errege eta 1328an Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore bihurtu zen eta Munich hiri garrantzitsu bilakatzen hasi zen.

Municheko hiriko erdigunea: bertan Udaletxe Berria eta Munichko katedrala ikus daitezke.

Bilakaera handia bazen ere 1349an iritsi zen izurri beltza eta 150 urte behar izan ziren gaitza erabat desagertarazteko. Ordukoa da Schäfflertanz (upelarien dantza), izurria ez itzultzeko zazpi urtean behin egiten zena eta gaur egun Marienplatzeko erlojuan panpinek egiten dutena.

1506an Bavaria biak elkartu zirenean Munich bihurtu zen Estatu osoaren hiriburu. XIX mendearen hasieran Napoleonek Rhineko Konfederazioan sartu zuen eta bere inperioa erortzean Konfederazio Germanikoan sarturik gelditu zen Bavaria. 1871ean Alemaniako Inperioan barneratu zen. Mende honetan Munichen eraikuntza asko jaso ziren, gaur egun hiriari halako sona ematen diotenak. Italiar estiloko etorbide zabalak ere egin ziren.

Lehen Mundu Gerra oso gogorra izan zen Munichen. Aliatuek janaria eta erregaiak blokeatu zituzten eta gosea ikaragarria izan zen. Hori gutxi balitz frantziarrek hiria bonbakatu zuten. Versaillesko Itunak Alemaniari ezarritako baldintza gogorrak zirela eta, Langileen Alderdi Nazionalsozialista Alemaniarra berehala sortu zen eta 1923an Municheko Putscha izenaz ezagutzen den estatu-kolpe saiakera izan zen, Adolf Hitlerrek gidatu zuena. Bigarren Mundu Gerran 71 bonbaketa izan zituen hiriak, 1945ean aliatuek okupatu zuten arte. Munich erabat kaltetua gelditu zen.

1972an Munichek 1972ko Udako Olinpiar Jokoak antolatu zituen. Joko hauetako gauzarik aipagarriena ordea palestinar komando batek israeldar jokalarien aurka eginiko atentatua izan zen. 17 pertsona hil ziren orduan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Munich)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.2 21.1 23.3 26.6 30.0 33.8 36.1 35.0 30.0 26.1 18.8 20.5 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.1 3.5 8.4 13.3 18.0 21.4 23.8 22.9 19.4 13.6 6.5 2.3 12.81
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.2 -0.4 3.4 7.6 12.2 15.4 17.3 16.6 13.4 8.2 2.8 -0.9 7.78
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -26.6 -22.7 -15.5 -6.1 -2.7 -2.7 3.8 3.8 0 -6.1 -14.4 -21.1 -26.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.0 -3.7 0.4 2.9 7.1 10.4 12.0 11.7 8.8 4.5 0.2 -3.5 3.82
Pilatutako prezipitazioa (mm) 54.0 45.2 60.1 69.9 93.4 123.6 117.6 114.5 90.3 69.4 71.0 58.4 967.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.0 8.6 10.5 10.9 11.6 13.8 12.0 11.4 9.6 9.1 10.7 11.2 129.4
Eguzki orduak 61 84 128 157 199 209 237 213 173 129 69 49 1708
Hezetasuna (%) 80 74 62 57 55 58 55 55 61 71 80 81 65.75
Iturria: http://worldweather.wmo.int/016/c00058.htm World Meteorological Organisation

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munichko auzoak
  • 1.Altstadt-Lehe
  • 2.Ludwigsvorstadt-Isarvorstadt
  • 3.Maxvorstadt
  • 4.Schwabing-West
  • 5.Au-Haidhausen
  • 6.Sendling
  • 7.Sendling-Westpark
  • 8.Schwanthalerhöhe
  • 9.Neuhausen-Nymphenburg
  • 10.Moosach
  • 11.Milbertshofen-Am Hart
  • 12.Schwabing-Freimann
  • 13.Bogenhausen
  • 14.Berg am Laim
  • 15.Trudering-Riem
  • 16.Ramersdorf-Perlach
  • 17.Obergiesing
  • 18.Untergiesing-Harlaching
  • 19.Fürstenried-Solln
  • 20.Hadern
  • 21.Pasing-Obermenzing
  • 22.Aubing
  • 23.Allach-Untermenzing
  • 24.Feldmoching-Hasenbergl
  • 25.Laim
Munich hiriaren ikuspegi panoramikoa Municheko Olinpiar Estadioaren eremutik ikusita.
Munich hiriaren ikuspegi panoramikoa Municheko Olinpiar Estadioaren eremutik ikusita.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaialdiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munich mundu osoan famatu bihurtu duena Oktoberfest garagardo jaialdia da. 1810. urtetik aurrera ospatzen da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munichtar famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munich ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Munich Aldatu lotura Wikidatan