Erlijioaren generoa Espainiako telebistan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erlijioaren presentziak telebista espainiarrean, urria izan arren ezinbesteko papera jolasten du erlijio katolikoaren transmisioan. Katolizismoaz gain, La 2 kateak Islam hoy saioa eskaintzen du, islamaren egoera aztertuz Espainiar estatuan. Familia eredu tradizionalaren eta fedearen ideiak egunerokotasunean txertatzen ahalegintzen dira. Horretarako, dokumental eta erreportaiez gain, Batikanoarekin zuzeneko transmisioa, elizkizunak eta albistegietara bideratzen dute erlijioa. Ezinbestekoa delarik, hizlariaren karisma eta honen testigantza, lider erlijiosoaren papera hartzen dutelarik. Gainera, hizkera propioa garatu dute. Aipatzekjoa da gainera, saioek egun bat bereganatu dutela, sinbolismo guztiarekin: igandea. Espainiar panorama telebisiboan, urria da genero honen agerpena kate autonomikoetan; baina azpimarragarria TV2 kate publiko espainiarrean. Kate pribatuei dagokionez kate kontserbadoretan aurki dezakegu nagusiki, presentzia aipagarriarekin 13TV katean eta maila baxuagoan Intereconomia katean.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elizkizunak
  • Gertakizunak
  • Erlijio-saioak

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Erlijio edo joera filosofiko desberdinen ikuspegitik eginiko tele-saioak.

- Erlijio katolikoa eta kristaua nagusi.

- Ohiko egutegi erlijiosoarekin lotuta, oso leku ezaguna programazio-tauletan (mezak, aste santuko eta gabonetako ekitaldiak).

- Egoera berezietan bakarrik aireratzen direnak: Aita Santu katolikoaren izendapena, Urte Xakobeoaren ingurukoek eta abar.

Programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adibiderik esanguratsuena 13TV katearena da, honek hainbat programa baititu erlijioari eskainitakoak.

13TV[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El mundo visto desde el Vaticano, Igandeetan 10:30etan

Ángelus, Astelehenetatik-Larunbatetara 12:00tan

Audiencia General S.S. Francisco, Asteazkenero 11:30etan

Ángelus CTV, Igandeetan 12:00etan

+Que Noticias, Igandeetan 11:15etan

Santa Misa, Igandero

La2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El dia del Señor, TVE 2. Igandeetan 10:30

Islam hoy, TVE 2 Igandeetan 8:45

Pueblo de dios, TVE 2 (Dokumental erlijiosoak)

Testimonio, TVE 2. Iganteetan 10:25

Audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantar Mediaren 2012ko generoen araberako saioen emisioren arabera, honakoak dira datuak erlijioari dagokionez:

TV2 saioen %2,3 eskaintzen zaio erlijioari

13TV saioen %5,9 eskaintzen zaio erlijioari

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]