Erregearen bortxaezintasun (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Espainiako erregearen bortxaezintasunak esan nahi du estatu horretako erregeak ez duela justizia erakundeen aurrean erantzun behar, egin ahal izan dituen legez kanpoko ekintzengatik edo delituengatik. Erantzukizun eza hori 1978ko Espainiako Konstituzioak bermatzen du. Alde horretatik, legearen aurrean Espainiako erregea ez litzateke izango beste espainiar herritarren berdina. Zehazki, Espainiako Konstituzioak hauxe dio 56. artikuluan, bi kanpo erreferentzia aipatzen dituen 3. puntuan:[1]


« Erregea bera ukiezina da, eta ez du inolako erantzukizunik. Haren egintzak berretsita daude beti 64. artikuluan ezarritako eran, eta, aipatu berrespenik gabe, ez dute balio, 65.2 artikuluan erabakitzen dena izan ezik.[2] »


Beraz, hori aldatzeak eta immunitate hori kentzeak edo mugatzeak konstituzio hori aldatzea lekarke. Errege prerrogatiba hori aldatzeko ahalegina hainbat aldiz egin da Espainiako Kongresuan, baina horren kontra bozkatu dute PP, Vox eta PSOE alderdiek.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Press, Europa. (2021-10-18). «¿Qué dice la Constitución sobre la inviolabilidad del Rey?» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  2. España, Senado de. «Espainiako konstituzioa | Espainiako Senatua» www.senado.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  3. (Gaztelaniaz) «PSOE, PP y Vox vetan una propuesta del PNV para limitar la inviolabilidad del rey» Newtral 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).
  4. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-03-10). «PSOE, PP y Vox impiden que se investiguen las irregularidades de Juan Carlos de Borbón» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-06-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]