Konstituzio
Wikipedia(e)tik
Konstituzioa estatu independente baten arauak eta oinarriak zehazten dituen idatzia da. Bertan arautzen dira estatuko botere antolaketa eta banaketa, oinarrizko eskubide eta betebeharrak eta politikarako oinarrizko prozedurak.
Estatu horren antolaketa juridikoaren gailurra izan ohi da Konstituzioa, lege nagusien artean nagusiena. Honek zehazten du beste legeek bete behar dituzten oinarrizko prozedurak.
Estatu baten ekintza politiko, sozial, ekonomiko, eta abar erregulatzen duen arau nagusia. Eskuarki idatzia izan ohi da, eta lehen mailako izaera du. Bi zati nagusiz osatzen da: organikoa, botereen arteko harremanak erregulatzen dituena, eta dogmatikoa, hiritarren eskubide eta betebeharrak finkatzen dituena.
[aldatu] Ikus, gainera
| Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |

