Errepublikako Eskuina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errepublikako Eskuina
Prawica Rzeczypospolitej
LehendakariaBogusław Kiernicki
Sorrera2007ko apirilaren 20an
Egoitza nagusiaul. Wspólna 61/105, Varsovia
Ideologia politikoaKontserbadurismo nazionala[1]
Kontserbadurismo soziala[1]
Katolizismo politikoa
Liberalismo ekonomikoa[1]
Ordoliberalismoa
Euroeszeptizismoa
Kideak2.000 inguru (2013)[2]
Nazioarteko kidetzaEuropako Kristau Higikunde Politikoa (ECPM)
Europar Kontserbadore eta Erreformistak (ECR)
Gazte-erakundeaPoloniako Errepublikako Eskuinaren Gazteen Atala
Eserlekuak erakundeetanSejm:
0 / 460

Senatua:
0 / 100

Europako Legebiltzarra:
0 / 52

Eskualdeetako batzarrak:
1 / 552
www.prawicarzeczypospolitej.org

Errepublikako Eskuina (polonieraz: Prawica Rzeczypospolitej, Prawica edo PR) Poloniako alderdi katoliko kontserbadore txiki bat da, sendi-eskubideen alde eta hilaurtzearen aurka jarduten duena.[3][4]. 2007ko apirilaren 16an sortu zen, hilaurtzea debekatzea jasotzen zuen Konstituzioa zuzentzeko legegai batek porrot egin ostean. Orduan, Sejmeko Marexal ohi Marek Jurekek eta beste lau legebiltzarkidek Legea eta Zuzentza (PiS) utzi zuten, ezen iritzi baitzioten ez zegoela hilaurtzeari buruzko legedia gogortzeko aukera gehiagorik.

Kargua utzi zuten Poloniar Sendien Ligako (LPR) senatari birekin batera, Prawica alderdiak ganbera bietan ordezkariak eduki zituen 2007ko udazkenera arte.

Hilaurtzearen aurka egoteaz gain, gizarte-politikan beste jarrera katoliko kontserbadore batzuk sustatzen ditu, hala nola eutanasiaren, in vitro ernalketaren eta sexu berekoen arteko ezkontzaren aurkakoak. Gainera, Prawicak EBrekiko eszeptiko agertzen da, irteteari uko egiten dion arren. Bestalde, burokrazia arintzea eta ekonomia liberalizatzea akuilatzen du; ordoliberalismotik paraje dago.

PR Kristau Batasun Nazionalaren (ZChN) eta Eskuindar Itunaren (PP) zeharkako ondorengoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Henningsen, Bernd; Etzold, Tobias; Hanne, Krister. (2017-09-15). The Baltic Sea Region: A Comprehensive Guide: History, Politics, Culture and Economy of a European Role Model. BWV Verlag, 352 or. ISBN 978-3-8305-1727-6. (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  2. (Polonieraz) «Ludzie Marka Jurka szykują się do eurowyborów. Wystartują z list PiS» wiadomosci.dziennik.pl 2013-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  3. (Ingelesez) «Jurek Forming New Political Party» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).
  4. (Ingelesez) «Polish former parliamentary speaker Jurek sets up new political party - Forbes.com» web.archive.org 2011-06-03 (Noiz kontsultatua: 2021-04-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]