Errezitatibo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Errezitatiboa, arruntki opera, oratorio, kantata eta antzerako musikalanetan erabiltzen den konposaketa forma bat da, musikarekin lagundutako hitzaldi melodikoa bezala deskribatzen dena.

Errezitatiboa, erraz ezberdin daiteke ariatik, errezitatiboaren erritmoa eta inguru melodikoak ohiko hizkeraren oso antzekoak baitira. Orokorrean, testuak errezitatu egiten dira hitzen azentuak eta paragrafoen arteko tarteak adieraziz, enfasiarekin olerki bat deklamatuko balitz bezala. Elkarrizketa edo monologoa aria edo koroen artean kantatzen denean erabiltzen da, eta istorioari arintasuna ematea du xede.

Errezitatiboak, orokorrean, akonpainamendu sinple bat izaten du, batzuetan, soilik jarraikako baxu bat (klabe bat bakarrik ere izan daitekeena), aldikako notak joz. Recitativo secco eta recitativo acompagnato (edo recitativo stromentato) hitzak, aldika erabiltzen dira, jarraikako baxu batekin bakarrik lagundutako errezitatiboa, orkestra batek lagundutako errezitatibo batetatik bereizteko erabiltzen dira.

Adibide musikala:

Errezitatibo baten adibide ezagun bat, Bachen BWV80 kantatako "Gure Jauna Gotorleku Indartsu bat da" lehena da, baxua eta jarraikako baxuarentzat idatzia (haria eta Organua/klabea).