Eskola fisiokratiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, eskola fisiokratikoa (grekerazko physeikratia edo "naturaren gobernua" esamoldetik), fisiokrazia edo fisiokratismo ere deitua, XVIII. mendean, 1756-1777 urte bitartean zehatzago, eta batik bat Frantzian garatu zen pentsamendu ekonomikoaren eskola bat da. Garaiko krisialdi ekonomikoari erreakzio moduan, fisiokratek edo eskola honetako ekonomilariek ekonomia gobernatu beharko luketen naturaren arauei jarraiki jokatzea defendatzen zuten. Hiru klase bereizita (klase ekoizlea, nekazariak biltzen zituena; klase jabegoduna, lurrak errentan jartzen zituztenak, eta klase antzua), aberastasuna sortzen zuen klasea ekoizlea zela frogatu zuten. Horrela, ekonomian lehenetsi eta bultzatu beharreko sektorea nekazaritza zela pentsatu zuten. Eskola honetako sortzaile eta burua François Quesnay ekonomilari eta medikua izan zen. Eskolako partaide nabarmenak izan ziren ere Victor Riquetti Mirabeauko markesa, Nicolas Baudeau, Du Pont de Nemours, Le Mercier de la Riviére eta François Guillaume Le Trosne. Atzerrian jarraipen eskasa izan zuten, baina Henry Pattullo irlandarrarengan eragin nabarnema izan zuen pentsamendu fisiokratikoak.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.