Eskudiru

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Ekonomian, eskudirua norberak (pertsona, familia zein enpresa) berehala erabil dezakeen dirua da. Eskudirua txanpon eta billeteek eta txekez eta bestelako bitarteko elektronikoz eskura dauden zenbatekoek osatzen dute. Beste ondasunak eskudiru bihurtzeko duten gaitasun edo azkartasunari likidezia deritzo, eskudirua bera likidoa dela esaten baita.

Merkataritzan eta adiera hertsiagoan, eskudirua norberak une jakin batean daramatzan txanpon eta billeteak dira soilik eta bezeroa eskudirutan edo bestelako bitarteko batez, kreditu-txartela esaterako, ordaindu behar duen galdetzeko erabiltzen da ("Eskudirutan ordaindu behar al duzu?", adibidez).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskudiru Aldatu lotura Wikidatan