Txeke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txeke bat, non Wikimediari $100.55 ordaintzeko agindua ematen zaion bankuari.

Txekea banku-kontu batetik diru-kopuru jakin eta zehatz ateratzeko agindua ematen duen agiri bat da, kontuaren titularrak osatua eta ordainketa-bitarteko moduan erabiltzen dena. Pertsona batek ordainketa bat egin behar duenean, dirua jaso behar duenaren alde txeke bat osa dezake, non diru-kopuru zehatza eta dirua jaso behar duenaren izena eta abizenak azaltzen diren. Txekea hartuta, dirua jaso behar duen pertsonak kontua jarrita dagoen bankura joan eta diru hori kobratu ahal izango du, bankuak bere nortasuna egiaztatu ondoren. Txeke izendunetaz gainera, eramaileari egindako txekeak badaude, non kontuaren titularrak ez du dirua kobratu behar duenaren pertsonaren izena txekean zehazten; kasu hauetan, txekea bankura daraman pertsona izango da dirua kobratuko duena. Aldi berean, txeke gurutzatuak ere badaude, eskudirutan kobratu ezin daitezkeenak, non txekeko kopurua banku bereko beste kontu batera aldatu daitekeen soilik.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txeke Aldatu lotura Wikidatan